Zer da ulibarri?

Hizkuntza Normalkuntza Programa

Euskararen Normalizazio Legea (10/1982 Euskararen Erabilpena Arauzkotzezko Oinarrizko Legea) abian jarri zenetik, aurrerapen handiak egin dira eskolari dagokionean, hots: irakasleen hizkuntza prestakuntzan, didaktikan, materialgintzan...

Aipatutako ekimen horiek guztiak modu bateratuan eta osagarrian biltzea du helburu Ulibarri Programak. Horretarako, ikastetxe bakoitzak plan osatu bat eratu behar du, hezkuntzako normalizazio ekimen guztiak barnebilduz; hala nola, hezkuntza-komunitatea osatzen duten gainerako partaideak eragile bihurtuz.

Ikastetxeek hartzen dute parte programan 323/03 dekretuak araututakoaren arabera. Bertan zehazten da administrazioaren eskaintza eta ikastetxe hauen betebeharra.