Zer da ulibarri?

Hizkuntza Normalkuntza Proiektuak. Hainbat ezaugarri

Ikasleak soilik ez dira HNP helburu. Ikastetxeko beste esparruak ere oso kontuan hartu behar dira: irakasleak, gurasoak, administrazioko langileak... guztiak barnebiltzen dituen plan osatua.

Herriko erekundeekiko elkarlanean, osagarritasunen jardutea behar beharrezkoa da eraginkortasuna lortu nahi bada.

Plana eratzean oso kontuan hartzekoak dira, besteak beste: metodologia, irakasleen prestakuntza, testuinguru soziolinguistikoa, ikastetxearen abiapuntua eta antzeko aldagaiak.

Ikastetxearen normalkuntza lanean oso kontuan hartzekoak dira honakoak:

  • Normalkuntza proiektuen motorra ikastetxean bertan dago, hau da, ikastetxea da bere proiektuaren arduradun nagusia eta bere ibilbidearen erantzule.
  • Ikastetxeko motor hori kanpoan ere elikatu egin behar da. Ikastetxearen eginahal horretan lagungarri eta osagarri gertatu behar dute Ulibarriren baliabideak: guneko bilerak, diagnosirako tresnak, trukerako foroak, prestakuntza saioak etab.
  • Ikastetxeak eta inguruneak elkar elikatu behar dute. Normalkuntzan diharduten beste erakunde eta eragileekin elkarren arteko lana eta osagarritasuna aintzat hartu behar dugu: udalak, euskara elkarteak...