Zer da ulibarri?
Ulibarri Hezkuntza Sailak bideratzen duen programa da. Programa horren bidez, euskararen normalizazioa bultzatu nahi da hezkuntza komunitatean. 1996-1997 ikasturtean ipini zen martxan eta une honetan 400 ikastetxe inguru dira programan parte hartzen ari direnak.

