Programan sartzeko gida
Iradokitzen den urrats-bide/protokolo honek Hizkuntza Normalkuntza Proiektuak eratzeko eta burutzeko eskuliburu modukoa izan nahi du. Bertan lau urrats nagusi aurkituko dituzue:
- urratsa: informatu eta erabaki
- urratsa: egoera aztertu
- urratsa: proiektua eratu
- urratsa: dokumentazioa aurkeztu
Deskribatzen diren zenbait urrats/mugarri era zurrunean hartu behar dira. Formalak dira. Hala nola: ezinbesteko diren dokumentuak, horiek entregatzeko epeak eta abar. Besteek, aldiz, norabidea markatu edota egitura bat proposatzea dute helburu. Horren baitan, bakoitzaren errealitatea eta abiapuntua kontuan hartu, eratu eta zehaztu beharko du ikastetxe bakoitzak bere ibilbidearen abiada eta proiektuaren eraketa eta gau

