Jolasgarairako eta aisialdirako proposamenak. HH/LH.
FITXA
Izenburua:Jolasgarairako eta aisialdirako proposamenak
Egilea:Eibarko Berritzegunea
Ikasmaila:Haur Hezkuntza eta Lehen Hezkuntza
Hizkuntza eredua:Denak
Herri edo eskualdea: Eibarko gunea
Azalpena: Haur eta lehen hezkuntzako jolasen bilduma da. Bilduma zikloka antolaturik dago. Bertan ez daude jolas bakoitzari buruzko xehetasunak, horretarako honen osagarri datozen materialetara jo behar da. Amaieran jolasaren erabilera sistematizatzeko irizpide zenbait ematen du.
Jolasgarairako Eta Aisialdirako Proposamenak
Sarrera
Bilduma honen bidez, helburu hauek bete nahi izan ditugu:
Irakasleei baliabideak eskaini:
- euskaraz dauden joko, jolas... batzuk batu.
- Gazteleraz ezagutu ditugunak euskaraz jolasteko egokitu.
- Bailarakoak, hurbilenak ezagutarazi.
Ikasleen euskararekiko jarrera positibo eta aktiboa bultzatu:
- Haurrei euskaraz jolasteko tresnak eta aukerak eskaini.
- Haurrek euskararekin lotura afektiboa izan dezaten bitartekoak jarri.
Hainbat eskolak ahalegin bereziak egiten dituzte ikasleek jasotzen duten hizkuntza ez mugatzeko klasera edo irakaslanetara, erregistro formaletatik haratago joanez eta benetakoen antzeko egoerak sortzeko balio duten ekintza biziak eskainiz, bai gelan bertan, eta bai ikasgelaz kanpo.
Hori egitean jolasa altxor bat dugu, beste baliabide batzuen artean.
Jolasaren bidez ikasleek apurka-apurka euskal munduan sentitu behar dute beren burua; mundu horren parte izan ere bai.
Parte hartze hori, gainera, jolasaren bidetik abiatzen den heinean, gustukoa eta ludikoa izatea lortzen da. Euskara gauza atseginekin identifikatzeak laguntza handia ematen dio ikasleen jarrerari, lehendik ona izanik ere, beren alderdi positiboena azpimarratuz.
Eskolaz kanpo jolasak euskaraz ikasteko betarik ez duenari mundu berri zabal bat zabaltzen zaio, euskaraz jolasteko baliabideak eskaintzen zaizkio, eta bide batez jolastuz euskaraz mintzatzeko ohiturak bultzatzen dira.
Lan hau hiru ataletan banatu da:
- Joko edo jolas tradizionalak: Zotz egiteko formulak, erritmo jolasak eta soka saltorako jolasak

- Kirolak eta talde-jolasak
- Mahai-jolasak
Zein adinerako?:
Hemen aurkeztu diren jolasen artean adin desberdinetarakoak daude.
Argi dago joko batzuk adin desberdinetan jolasteko modukoak direla. Halere, eskoletan mailaketa bat egitea proposatuko genuke.
HHn errazenak edo ezagunenak erabiltzen hasi eta LMHn zailagoak eta luzeagoak direnak irakatsi.
Jolasaren konplexutasuna ere kontuan hartu beharko genuke.
Talde jolasak edo mahai-jolasak DBHrako ere aproposak izan daitezke.
Hona hemen proposamen xume bat. Norberak edo ikastetxeak baloratu beharko du, halere, egokia den ala ez.
Haur Hezkuntzan
Zotz egiteko formulak:

- Txalo, txalo, txin...
- Martin bonbin...
- Kikuri bikuri...
Erritmo jolasak:
- Errege Don Felipen
- Maria Goikoa
Soka saltoko abestiak:
- Aita, ama...
- Bolon bat eta bolon bi
- Itsasoko olatuak
- Txalupan sartzean
- Goxo bat eta goxo bi
Kirolak eta talde-jolasak:
- Sagua eta katua. Sagu txiki, sagu maite kantua erabiliz.
- Bat, bi, hiru, Karabi karaba...
Mahai-jolasak:
- Ipurtzikina
Lehen Mailako Hezkuntzan
Lehen Zikloa
Zotz egiteko formulak:
- Atxa mitxa zilarra...
- Don don kandel...
- Don don Beledon...
- Txibiriku, txibirika...
- Ezkutaketan ketan...
- Dona dona katona...
- Din don kikilikon...
- Harriola marriola...
Erritmo jolasak:
- Itsasuntzi kapitaina...
Soka saltoko abestiak: 
- Hilabeteak
- Bat eta bi
- Saltoka saltoka...
- A, e, i, o, u...
- Bat, bi, hiru ta lau
- Txoria goian kantari
Kirolak eta talde-jolasak:
- Zapiaren jolasa
- Kanposantua
- Lehergailua
- Zortzi egitera
- Katea
- Lau kantoika
- Erdikoa mareatzen
- Pote poteka
Mahai-jolasak:
- Karta jokuak: euskal familiak; astoa; gerra; ipurtzikina; lapurreta: seiko urrea
- Dominoa
- Xake taularekin eta fitxekin jolastekoa: Katua eta xagua.
Bigarren Zikloa
Zotz egiteko formulak:
- Kuku-miku...
- Xirrixti-mirrixti, gerrena, plast...
- Kuku-miku kaņola...
Erritmo jolasak:
- Anbo-ato, matarile-rile-rile...
Soka saltoko abestiak:
- Kantauri itsas barruan
- Badator postaria
- Pello txoferra
- Din dan, nor hil da?
- (Peru) eta bere koadrilak
- Atxia motxia
- Ipotx batekin ezkondu

- Tximu bat erosi
- Hanka bat herrena daukat
- Sartu dadila, sartu dadila
- Krabelintxo bat daukat
- Kukurruku
Kirolak eta talde-jolasak:
- Eskubaloi egokitua
- Saskibaloi egokitua 1
- Boleibol egokitua 1
- Esku pilota: kaleraka, barruka
- Kandelak
- Haria mozten
Mahai-jolasak:
- Karta jokoak: eskoba; ipurtzikina; lapurreta; punttua; seiko urrea
- Xakeko taula eta fitxekin jolastekoak: katuak eta xagua; kanguroa; dama jokoa; xakea
- Partxisa, Txangoa Artzaintzan
- Dominoa
Hirugarren Zikloa
Soka saltoko abestiak: 
- Burdintzaina
- Guraizeak dauzkat
Erritmo jolasak:
- Anbo-ato(astotxoa)
Kirolak eta talde-jolasak:
- Saskibaloi egokitua 2
- Beisbola
- Marroka
Mahai-jolasak:
- Jentil bidea
- Dama jokoa
- Xakea
- Partxisa?Txangoa-Artzaintzan
Ikastetxean nola sartu
Sistematizazio batera iristea litzateke egokiena, ardura ez dadin irakasle bakoitzaren gainean gelditu.
Ikastetxe bakoitzak aukeraketa eta antolaketa bat egitea komeniko litzateke:
- Zer irakatsi atal bakoitzetik maila bakoitzean.
- Zein momentutan irakatsi. Erabilera bultzatu? Noiz? Nola?
- Erabilerarako esparruak sortu? Jolas-orduak erabili? Erabilera librea utzi, tresnak soilik emanez?
- Irakasleen parte-hartzea. Denon inplikazioa beharko litzateke?: irakasten; erabilera bultzatzen (bitartekari, antolatzaile, jolaskide...); ikasle nagusienak txikiekin jolasten (jolasen tailerra)
- IRAKASLEEN FORMAZIOA. Nola, noiz, nork ikasi jolasak?
- Gurasoen partaidetza eta eragina bermatu. Nola? Beren formazioa gauzatu (udala, gurasoen artean...).
Talde bezala bultzatzea komeniko litzateke. Maila guztietako haurrek ikasi beharko lukete euskaraz jolasten.
Etxean edo kaleko giroan euskaraz jolasak ikasteko aukera gutxi dutenez (gazteleraz ikasi ditugu jolasak, ahaztu egin zaizkigu genekizkienak, ez dago belaunaldien arteko transmisiorik...), guk eman beharko genizkieke baliabideak, eskolan euskaraz jardutea nahi badugu.
Garrantzitsua izan daiteke motibazio bezala: haurrek euskara une atseginekin atxikitzea komeni da.
Bete beharreko baldintzak
Irakasleen formazioa
Irakasleen inplikazioa
Antolaketa:
- jokoen irakaskuntza
- giza baliabideen banaketa
- material eta errekurtsoak
- espazioak
- arduradunak
Bibliografia
Guk erabili ditugun batzuk eta bestela ere baliagarri izan daitezkeen beste batzuk:
- Euskal Girotze Egonaldietarako Eskuliburua: Euskara Zerbitzua.
- Euskal Girotze Barnetegiak: Euskara Zerbitzua. 34. Zkia.
- Euskal Girotze Barnetegiak: Euskara Zerbitzua. 48. Zkia.
- Haur jolasak. Juegos infantiles: Juan Garmendia Larraņaga. Bilduma oharrak.
- Ehun jolas eskolarako: Joxemari Urteaga. Erein. Iturriaga saila.
- Haur kantarien birlorak: Imanol Urbieta. Elkar-G.I.E.
- Xake: Jon Esturo. Maximo Aierbe. Kultur Elkartea (Deba)
- Katuen Testamentua. Umeen kantu eta jolasak.
- Hizkuntz Jolasak. Euskara Zerbitzua. 15. Zkia.
- Mundu zabaleko jokoak: Patxi Angulo. Elhuyar.
- Juegos infantiles en Vasconia. Eusko Jaurlaritza. Nafarroako Gobernua. Etniker Euskalerria.
- Hainbat ikastetxetako bildumak.
- Euskal pilotaren hastapena. Ikaspilota. Ikastolen Elkartea.
- Beroketa. Eskubaloia. Errugbia. Saskibaloia. Entrenatzaile eta irakasleentzako FITXA DIDAKTIKOAK. Alfredo Cobo. Aitor Lasa. Deba Bailarako Euskara eta Kirol Zerbitzuak.

