Txostenak

Eleaniztasuna CDa

Ikastetxea: Nafarroako Gobernuko Hezkuntzako Euskara Zerbitzua

Egileak: Esther Mugertza eta Alberto Aldasoro

Eskola Hiztun Bila jardunaldian aurkeztutako dokumentua. Donostian, 2002ko irailaren 19an eta 20an.

Laburpena

CD Rom honetan bildu ditugu Lekarozko ILZn eta Iruņeako Hezkuntza Departamentuan 2000-2001 ikasturtean burututako bi mintegietako hitzaldiak. Mintegi bat hizkuntzaren trataera eta bateratua delakoari buruzkoa da; eta bestea; Hizkuntza Proiektuak: Euskararen Erabilera Sustatzeko Estrategiak izenekoa.

Sarrera

CD Rom honetan bildu ditugu Lekarozko ILZn eta Iruņeko Hezkuntza Departamentuan 2000-2001.eko ikasturtean burututako bi mintegitako hitzaldiak. Mintegi bat Hizkuntzaren Trataera Bateratua delakoari buruzkoa zen; eta bestea, Hizkuntza Proiektuak: Euskararen Erabilera Sustatzeko Estrategiak izenekoa.

Helburuak eta metodologia

CD Romak osotara 12 gune biltzen ditu, bi sailetan:

  • Oinarriak: Ignasi Vila, Josep MĒ Artigal, Joaquim Arnau, Uri Ruiz eta MĒJose Eguzkiza
  • Esperientziak: Iņaki Arruti, Rosa MĒ Arano, Antton Amondarain, Luisa MĒ Puertas, Elena Berazadi, Juanjo Agirrezabala-Nerea Iriondo, Juan Ignacio Martinez eta Aitor Etxarte.

Gune bakoitzean honako hau dago: hizlariaren biografia, hitzaldia emandako jatorrizko hizkuntza berean eta dagokion itzulpen laburtua euskaraz ala gaztelaniaz. Honetaz gain, badira gaia jorratzeko bibliografiak eta zenbait lotura web orrialdeetan.

Baliabideak

Hitzaldiak grabatu, transkribatu, garbitu, txukundu eta atondu, laburtu, itzuli, zuzendu eta programatu. Euskara Zerbitzuko baliabideak erabili ditugu; baliabide materialak zein giza baliabideak.

Programa honen kostua txikia izan da, 100 ale argitaratu ditugu 250 eurotan. Ez dugu kontuan izan Euskara Teknikarien lana mintegiak antolatzeko garaian, ezta CDroma prestatzerakoan ere.

Ondorioak

Egin berria denez, mementoz hedatzen hasi berria da.

Aurrera begira

Materiala web orrian jarri dugu, honako helbidean

Honekin batera, irailean, Foro bat jarriko da martxan honako helbidean