Txostenak

Gela euskaldunaren bila

Ikastetxea: Aixerrota-Getxo III institutua(Getxo)

Egileak: Asier Bidaurrazaga Aldazabal

Eskola Hiztun Bila jardunaldian aurkeztutako dokumentua. Donostian, 2002ko irailaren 19an eta 20an.

Laburpena

Azken bi urteotan ostiraleko atsedenaldian nahi duten irakasleak biltzen dira eta Euskaltzandiaren arau baten azalpena ematen zaie. Euskara klaseak dira, nolabait esateko.

Sarrera

Aixerrota institutua ikastetxe handia da, 850 ikasle. Ereduka B eta D eredua DBHn eta D batxileergoan. Herrian euskararen ezagutza handia izan arren, erabilera maila oso baxua da eta ikasle askok institutuan baino ez ei dute euskaraz egiten.

Egoera honen aurrean, eskola esparrutik kanpo, harreman mailan euskara erabiltzea saritu nahi izan da eta asmo hau bideratuko duen lehiaketa bat antolatu da: Gela Euskaldunaren Bila. Bigarren aldaki bat ere izan dezake: Geletako Euskaldunenen Bila

Helburua eta metodologia

Lehiaketa iragartzen duen kanpaina egin da kartel motibagarrien bitartez eta ikastalde bakoitzeko arduradunekin bilera egin da lehiaketaren berri eman eta eurek geletan azal ditzaten.

Epe jakin batean, harreman mailan, euskara zein taldetan erabiltzen den gehien da lehiaketa. Epearen bukaera ebaluazio saioekin bat etorriz gero, taldeko irakasle bakoitzak 0tik 10era baloratuko du talde horren ahalegina.

Irakasleak gain-gainean izatea oso garrantzitsua da, ikasleak ekimenaren garrantziaz jabetu eta lehiaketa bide arrakastatsura eramateko.

Sarien berri ematea (txangoak, bisitak, liburuak, diskoak...) akuilu izan daiteke ikasleen motibazioan.

(Geletako Euskaldunen Bila aldakian euskara irakasleek talde bakoitzean euskararen eragile izan direnen zerrenda egin dezakete.)

Baliabideak

Hasieran bilera egin talde ordezkariekin, hauen bitartez ikasle guztiek lehiaketaren berri izan dezaten. Karrejuetan kartel iragarleak eta horma irudi motibagarriak jarri dira.

Taldeka hartzen diren konpromisoen dekalogoa egin eta gelako horma batean jarri daiteke.

Ondorioak

Hizkuntza ohituretan eragin nahi izan da, talde handiak, dispertsioagatik, eragozpen gerta badaitezke ere. Kasu hauetan Geletako Euskaldunenen Bila erabiliz, zentroko ikasle eragileenak ezagutzea lortzen da.

Aurrera begira

Ikasle gazteagoekin lehia kontzientzia eragitea errazagoa izan daitekeenez, trinkotu egin daiteke epea.