Euskal Herritik Europara: joan-etorria.
Ikastetxea: Basauriko berritzegunea
Egileak: Jasone Aldekoa Arana
Eskola Hiztun Bila jardunaldian aurkeztutako dokumentua. Donostian, 2002ko irailaren 19an eta 20an.
Laburpena
Europako batzordeak deialdi irekiak egiten ditu urtero eskolen arteko trukeak bideratzeko. Horietako bat Comenius 11 da. Galesen sortutako CAER taldearen babespean, Europan eremu urriko hizkuntza duten herrietako hainbat ikastetxek euren arteko elkartrukeak egiten dituzte, kultura edo hizkuntza esperientzia komunak lantzeko. Proiektuaok, hezkuntza komunitate osoaren elkarlana bultzatzen dute: gurasoak, udala, irakasleak, ikasleak, kultur elkarteak,...
Sarrera
Europako Komisioak urtero deialdi irekiak argitaratzen ditu eskolen arteko trukeak ahalbidetzeko. Deialdi mota bi daude: Zentralizatuak eta deszentralizatuak.
- Zentralizatuak Brusela-tik zuzenean negoziatzen dira eta hemen dago hizkuntza gutxituekin lotura zuzena duen helbidea bat.europa..eu.int/comm/education/mercator/Langmin.html
- Deszentralizatuak, Madril-en bitartez negoziatutakoak. Talde honetan Socrates deialdi guztiak sartzen dira: Comenius 1.1(IHeP), Comenius 1.2.(IHiP), Comenius 1.2c.(Irakasle lektoreak)..., Leonardo da Vinci (Lanbide Heziketa), Gruntwig (Helduen Eskolaratzea)... Informazio gehiago helbide honetan: www1.hezkuntza.ej-gv-net > Europako Programak > Socrates Programa
Aukera guzti hauetatik guk Comenius 1.1 hartu dugu eta hemen aurkeztuko dizuegu. Programa honen laguntzaz eskolek kultura edo hizkuntza esperientzia komunak lantzen dituzte.
Galesen sortutako CAER taldearen babespean Europan eremu urriko hizkuntzak dituzten herrialdeetako hainbat ikastetxek euren arteko elkartrukeak egiten dituzte.
Proiektu hauek lagungarriak dira hezkuntza komunitate osoaren elkarlana bultzatzeko (gurasoak, udala, irakasleria, ikasleria, herriko kultur elkarteak...)
Helburuak
Helburu orokorrak:
- Europar hiritarron eskubideak zehazten ari dira momentu honetan eta aldi berean hizkuntza eskubideei lotutako sentsibilitatea adierazi nahi da. 11 hizkuntza ofizial baina eremu urriko beste hamaika hizkuntza.
- Beste normalizazio esperientzien elkar ezagutza ahalbidetu
- Europako hiritar guztien hizkuntzen gaitasuna eta ezagutza sakondu (Portfolioa)
- Normalizazioa egungo beharrizanei egokitu (IKTak, Europar dimentsioa...)
Baliabideak
- Galesen sortutako CAER plataforma
- Iturriak, informazioa topatu.
- Eskualde mailako antolaketa.
- Baldintzak aztertu (helburuak kontuan hartuta):
- Ikastetxeak HNPa izatea eta ahal bada indartsua
- Zuzendaria proiektuan inplikatuta egotea
- Ingeleseko arduradunak ere interesa izatea
- IKTetan aditua den norbait proiektuan inplikatzea
- Herriko erakundeekin harremanetan egotea (Udala, kultur elkarteak, dantza taldeak...)
- Kideak topatu eta eskualdeko taldean lanean hasi
Ondorioak
Galdakaoko Aperribai eta Zeberioko Zubialde eskolen esperientziak
Ikastetxe bi hauek Comenius 1.1 proiektuak garatzen ari dira. Bietan hasierako ardatza normalizazio programa izan da. Gure kultura eta hizkuntza Europan eremu urriko hizkuntzak dituzten herriekin harremanetan jartzeko gogoak bultzatu du ekimena.
Ikastetxe hauen sozioak Norvegiakoak, Irlandarrak eta Galestarrak dira
- Zeberio LH: Bertsolaritza (hizkuntza eta musika)
- Aperribai LH: Euskal Herritik e-mail bitartez lagunak egiten.

