Hizkuntzaren lanketa proiektuen bidez: hausnarketa teoriko-praktikoa.
Ikastetxea: Zubeldia herri ikastetxea (Portugalete)
Egileak: Cesar Blanco Salinas.
Eskola Hiztun Bila jardunaldian aurkeztutako dokumentua. Donostian, 2002ko irailaren 19an eta 20an.
Laburpena
Ahozkotasunari eta hizkuntza erabiltzeari lekua eta garrantzia ematen dion irakaskuntza metodologia eratu nahi dugu ikastetxe honetan. Bide horretan orain arte emandako urratsak azalduko ditugu.
Sarrera
Portugaleteko Zubeldia Ikastetxe publikoan bi lerro daude 2 urteko mailatik, L.H.ko 6.garren mailaraino. Aurten A ereduko azken taldea irtengo da. Eta B ereduko azken taldea 3. mailan dago, beraz laster D eredua baino ez da geldituko. Irakasleria PL2 koa da PL0 ko hiru irakasle izan ezik ( jantokiaz, liburutegiaz eta lengua emateaz arduratzen dira). PL2koak euskaldun berriak, batzuk bigarren hizkuntza lantzen esperientzia gutxi dutelarik. Matrikulatze igoera dela eta hirugarren lerroa zabalduz doa.
HH eta LHetako tutoreok jorratzen ari gara egitasmoa.
Ikasleen hizkuntza gaitasuna eta beraien hezkuntza maila (garapen kognitibo eta pertsonala) oso lotuta doazela uste dugunez ikastetxeko hezkuntza kalitatea hobetzeko umeen hizkuntza gaitasuna hobetuko zuen metodo (metodologia) egokia eskuratzea nahi genuen. Ez genuen eta metodologia bateraturik hizkuntza trataeran.
Proiektuen metodologia hautatu genuen gure eskolari hobekien egokitzen zela uste baikenuen. Esperientzia puntualak lehenagotik ba zeuden ere, era sistematikoan eta tutore guztiekin 2000-01 ikasturtean hasi ginen.
Helburuak eta oinarriak
Helburu nagusiak:
- Proiektu metodologiaren bidez Zubeldiako hezkuntza sistema hobetzea.
- Zubeldia ikastetxean hizkuntza trataera koherentea izatea bi urtetik 6. mailara arte
- Proiektuen metodologiaren bidez ikasleen hizkuntza maila hobetzea.
- Gure jarduera pedagogikoak analizatuz eta auto prestatze prozesu batean gure ikasleak laguntzeko gaitasuna hobetu (bai hizkuntzan zein gainerako arloetan, hau da beraien hezkuntza bidean)
Helburu xeheak:
- Proiektu pedagogian dauden oinarriak ezagutu.
- Metodologia honek hizkuntza jabetze-ikaste bideari nola laguntzen dion hausnartu eta erabili. (beti hizkuntza garapena eta kognitiboa lotu loturik doazela kontuan hartuz)
- Ikasleen ahozko hizkuntz maila hobetu.
- Zubeldian hizkuntza (ahozkoa zein idatzizkoa) nola landu behar den mailaz maila zehetasunez idatzita utzi.
Oinarri teorikoak
Proiektuen metodologiaren oinarri teorikoak (konstruktibismokoak) hartu ditugu erreferentetzat:
- Garapen hurbileko uneak
- Esanguratasuna
- Autoebaluaketa (ikaslea bere ikaste prozesuaren gidari)
- Aniztasunaren trataera (ekoizpen kolektiboa da baina denok ez dugu lan berdina egiten, nor beraren beharrak eta gaitasunaren arabera baizik)
- Ikasketa kolektiboa (elkarri lagunduz, taldeka lan eginez....)
- Antolaketa kolektiboa (elkarrekin antolatuta)
URRATS NABARIAK
Egitasmo hau sortu eta garatzen ari den markoa definitzen duten urrats esanguratsuenak hauexek ditugu:
- Normalkuntza antolamenduan sartzea erabakitzen dugu.
- Lehen akordio orokorra hartzen da ?Euskara edozertarako eta edo noiz erabili ahal izango da ikastetxean?
- Tutore guztiok astean ordu bete edo (taldeka) normalkuntza prozesuan erabiltzea erabakitzen da.
- HH zenbait tutore konstruktibismoaren ildotik antolatu diren ikastaroetan esku hartzen dute metodologia hori praktikan jartzeko.
- HHn konstruktibismoa lantzen hasten da.
- LHn testu liburuak aldatzea erabakitzen da ( Eskoriatza M. E.k koordinatutako zenbait ikastetxeek egindakoa, ANAYA argitaletxeak merkaturatuak proiektuak )
- Testu liburu aldaketa hutsa ez dela izango erabakitzen da.
Metodologia
Taldeka gelan egiten duguna hausnartu, teori iturrietatik txurrut egin eta adostu hurrengo gelako jarduera (denok beteko duguna) eta hurrengoan berriz taldeka hausnartu. Ez dugu izan metodologia jakin bat. Bidea urratu ahala joan gara adosten hurrengo pausoak. H.N.T.ak sherpa moduan pixka bat aurretik joan eta ikusitako aukerak aurkezten ditu eta lan taldeak jorratu nahi dituen bideak erabakitzen ditu. Esan dezakegu adostea eta erabakiak (zer egin; nola; noizko; e. a.) kolektiboki hartzea izan dela gure iparra.
Baliabideak
Astean saio bat egin da (45 minutukoa) tutore guztiak talde txikitan edo batera osatutakoa.
Eskoriatzako Irakasle Eskolako irakasleak (Marian Bilbatua; Matilde Sainz, Arantzazu Ozaeta, ) koordinatutako Deba Garaiko zenbait ikastetxetan ekoiztutako (Anaya-Haritza) materialak erabili ditugu.
Ondorioak
Ekoiztutako materialak:
- Mailaz maila proiektu bakoitzaren (maila bakoitzean 4-5) bizkarrezurra (zein bestelako fitxak). Bizkarrezurraren atalak:
- Justifikazioa
- Kontestualizazioa (Azken xedea)
- Emango ditugun urratsak
- Kontuan hartzekoak
- Ahozko autoebaluaketa
- Atazen zerrendak
- Zenbait dokumentu teoriko praktiko egin dugu hausnarketen ondorioz.
- Umeen ekoizpena eten gabea da. Ume batek ekoiztutakoa besteentzako material didaktiko bihurtzen da. Proiektu bakoitzean ekoizten diren materialak bai ikasleek ekoiztutakoak zein irakasleek ekoiztutakoak sailkatu eta gordetzen dira hurrengo urtean erabilgarri gelditzeko.
Eragina
Momentu honetan esan dezakegu, hizkuntzari begira metodologia koherentea erabiltzen hasiak garela. Hizkuntzaren trataeran urrats handiak eman ditugu
Eragin hau neurtzeko materialak eurak erabiltzen ditugu. Materialak sortuz goazenez, materialak bailagarriak dira ikasleengan; tutoreengan eta eguneroko jardueretan dagoen eragina antzemateko.
Irakasle guztien inplikazioa ezinbesteko da. Orain arte, nahiz eta jardueretan koherentzia gehiago lortzeko beste taldeekiko koordinaketa guztiz beharrezko ikusten dugun (batez ere laguntza gelakoekin, aholkulariarekin zein hizkuntzen irakasle espezialistekin: ingelesa, gaztelania), hauekin izan dugun hartu-emana oso txikia izan da.
Bestalde, bidea kolektiboak egin behar du. Oso era kolektiboan gauzatzen ez bada eragina zeharo murrizten da. Zaila izaten da denok garrantzi bera ematea adostutakoari. Adibidez jartzen diren epeak betetzea; edo eta adostu diren moduak errespetatzea
Tutore bakoitzak duen errealitateak (baldintzak) askotan erritmoak baldintzatzen ditu.
Aurrera begira
Oraindik helburu batzuk betetzear dauzkagu, prozesuan goaz eta, hurrengo urtean jarraitu behar dugu.
Ziklo guztietan nahiko materiala ekoiztuta daukagunean eta tutoreen prestakuntza praktikoa nahiko finkaturik ikusten dugunean beste hizkuntzen irakasle espezialistekin koordinazioak antolatu behar ditugu.

