Txostenak

Bizkaiera gure ondarea

Ikastetxea: Gernikaldeko ikastetxeak eta Iņaki Gaminde

Egileak: Jon Andoni Garai eta Iņaki

Eskola Hiztun Bila jardunaldian aurkeztutako dokumentua. Donostian, 2002ko irailaren 19an eta 20an.

Laburpena

2001ean bizkaieraren inguruan egindako jardunaldiaren dokumentazioa eta bizkaieraren aldaerak ezagutzeko webgunea.

Sarrera

Gernikako PATak, 2000-2001 ikasturtean Bizkaiera, geure ondarea lemapean antolatu zituen jardunaldiak dira.

Hezkuntza munduan, administrazioan eta komunikabideetan, gaur egun, euskalkiaren erabilera zenbaterainokoa den eta etorkizunean eman behar diren pausuak aztertu ziren zenbait hitzaldi eta mahai-inguruetan.

Busturialde eta Lea-Artibaiko eskualdei begira antolatu zen arren, azken baten, bizkaiera bizirik dagoen edozein eskualderako baliagarria izan zen.

Eskualde hauek eremu euskaldunetan kokatuta izanik ere, bertako ikastetxeetan (ikastola 2 kenduta) euskalkiak lekurik ez duela ikusita, hainbat berba galtzeko arriskuan ikusten dira eta erdarakadak gero eta gehiago erabiltzen dira; aditzen ahozko erabileran, arazo handiak dituzte gure ikasleek. Eta ahozko jardunean ere ikasleen arteko hizkera aberatsagoa izan beharko lukeela izan ziren hainbat kezka mahaigaineratu zituztenak eskualdeko HNATek.

Horregatik, hausnarketa modura, antolatu ziren 2001eko martiaren 19 eta 20an hitzaldiak eta mahai-inguruak, jardunaldi batzuen modura.

Helburuak eta metodologia

Hezkuntza munduan euskalkiaren erabileraren inguruko hausnarketa sakon bat egitea izan zen, eskualde euskaldunetan, gehienbat.

Administrazio mundua: udala, aldundia, gobernua,... eta komunikabideek ere euren ardurak hartu behar dituztela eremu honetan konturatu zitezen zen beste helburua. Hizkuntza bat ezin du eskolak bakarrik aurrera atera, giza eragileek beharrezkoak direlako ekimen honetan.

Euskalkia ez dela euskaldunon bereizgarri bat adierazteko, Kataluniako Sistac jaunak eman zuen lehen hitzaldia, bertan ere badutelako antzerako egoera. Ondorengo hitzaldia, Jon Andoni Uriartek, Seber Altube Ikastolako HNATak eman zuen Hizkuntza Normalkuntza eta euskalkia hitzaldia, eskualde euskaldun hauetan Hizkuntza Normalkuntzako zeregin handienetako bat euskalkiaren erabilera egokia lantzea izan behar duela argudiatuz. Mahai-inguru bi izan ziren: bata, D ereduko ikasle ohiak euskalkiarekiko euren harremanak eta kontraesanak plazaratu zituzten; eta bestean, arlo bakoitzeko adituak aritu ziren: A.Arejita, Labayrutik; J.Lopategi, Bertsolaritzatik; A. Txakartegi, Komunikabideetatik; E. Oregi, Hezkuntza sailetik; J.Muruaga, Hezkuntza mundutik.

Komunikabideen zereginaren inguruko hitzaldia X. Altzibarrek eman zuen. Administrazioaren zeregina Gotzon Lobera eta A. Aurrekoetxeak azaldu zuten. Irakaskuntzako esperientzia bi izan ziren; bata, B.H.ko Juan Luis Goikoetxearena; eta bestea, X. Amurizak azaldu zuena.

Baliabideak

PATak Eusko Jaurlaritzako Hizkuntza Politika eta Hezkuntzaren Sailaren giza baliabideak izan zituen. Mendebalde Elkartea, Labayru, Aldundia izan zituen beti laguntza emateko prest.

Gernika-Lumoko udala izan zen aretoa jarri zuena, diru-laguntza eman zuena eman zuena baliabide material guztiak ordaintzeko.

PATeko ikastaro moduan antolatu zen eta Hezkuntza Sailak bere gain hartu zituen hizlarien eta adituen ordainketa.

IKT taldeko Josi Sierrak grabatu zituen bideo digital batez hitzaldi eta mahai inguru guztiak. Eta guzti horrekin CD-a egin du IKTak dituen baliabideekin.

Ondorioak

Honen ondoren, zenbait ikastetxe, Hizkuntza Normalkuntza programatik kanpo daudenak, H.H.an euskalkia landu beharra ikusi dute eta HNTarengan jo dute ikasturte honetan. Alde batetik, Ondarroa H.I.an datorren ikasturterako zenbat urrats eman dute. Berakruz Ikastolan Hizkuntza Normalkuntza Taldean sarrera eskatu dute euskalkia lantzen hasi nahi dutelako. HNATek, bai Busturialdekoek, bai Lea-Artibaikoek, Berba-Zerrendak osotu dituzte ikastetxean datorren ikasturtetik aurrera lantzen hasteko asmotan. Pasa den ikasturtean bertan Busturialdeko Bigarren hezkuntzakoek unitate didaktiko bat burutu zuten DBHko 3. mailan euskalkia lantzeko asmoz. Iaz eta aurten, Busturialde eta Lea-Artibaiko hainbat ikastetxetan Q ikastaroak egin dituzte IRALE programaren barruan.

Gernika-Lumo eta Bermeoko udalek euskalkia bultzatzeko egitasmoak bultzatzeko prest ari dira; eta horretarako diru-laguntza aurreikusi dute.

Ikastetxeetan irakasle guztien arteko adostasuna ez dago oraindik. Zenbait kasutan, irakasleen ezagutza maila hobetu beharra dago.

Aurrera begira

Ikastetxe guztien arteko koordinazioa ez da lortu, helburu berberak edo antzerakoak jarriz ikasmaila desberdinetan, bai ahozkotasunean bai idatzian. Ikasgelan zer, zelan landu; ikasgelaz kanpo zer, zelan.

Koordinazio hori da lortu behar duguna eta minimoak jarri ikasmaila bakoitzean.