Txostenak

Irratia: mintzamena lantzeko tresna.

Ikastetxea: Beurko institutua(Barakaldo)

Egileak: Juanjo Arrizabalaga Aramendi

Eskola Hiztun Bila jardunaldian aurkeztutako dokumentua. Donostian, 2002ko irailaren 19an eta 20an.

Laburpena

Euskararen erabilera indartu eta kalitatea hobetzeko, ikastetxeak onartua du ezinbestekoa dela irakasle guztien ahalegina. Irakasgai guztien presentzia eta konpromisoa gauzatzeko irratia sortu dugu, bere bozgorailu, emisore eta guzti; hasieran modu informalean eta orain urrats serioagoak emanez.

Sarrera

Beurko Institutua Barakaldon kokatua

DBH, DBHO eta Goi mailako Zikloa. D ereduan ematen da zikloan izan ezik. Guztira 550 ikasle. D ereduko institutua izanik baina ingurune erdaldunean, irratia, mintzamena lantzeko era egokia zela iritzi genion.

Ideia iaz sortu zen eta aurtengo ikasturtea irratia gauzatzen eman dugu.

Zergatik irratiaren muntaia?

Ordura arte egindakoak mintzamena lantzeko balio izan ez duelako.

Mintzamena euskara mintegitik soilik bultzatzen da eta ebaluatzen. Aurrez probatu zen beste ikasgaietara eramatea, baina ez zuen eraginik izan.

Ikasleen artean Mintzo taldea ere bultzatu izan da.

Beste ekimen batzuk ere bai: antzerki taldea, kantagintza, ipuin lehiaketa. Baina ez da nahikoa. Gaztelera da nagusi ikasleen arteko harremanetan.

Helburuak eta metodologia

Ikasleen euskara hobetu eta erabilera esparruak zabaldu.

Klaustroan mintzamena eta euskararen erabilera bultzatzea premiazkoa dela azaldu da (HNPtik hala azaldu da behin eta berriz)

Diru-laguntzak eskuratu (prestakuntza/berrikuntza, Nolega proiektuen bidez, zenbait laguntza eskuratu dugu prestatzeko eta ekipoa eskuratzeko). Irratian esperientzia dutenak ekarri ditugu hitzaldiak ematera.

Beste irakasleak ere egitasmo honetan inplikatu

Deskribaketa

Beste tokietako berri izan dugu: Kafe Antzokia, Txurdinagako Institutua, Euskadi irratia.

Berritzegunean irrati-ikastaroa jaso dugu HNPko irakasleek

Ikasle batzuek Euskadi Irratirako lan desberdinak prestatu dituzte. Beurko Irratirako baliagarria izan da.

Ikasle talde batzuekin grabaketak burutu ditugu.

Noiz? Ikasturtean zehar

Zer egin genuen

Eguneroko agurra:

Egunkariko titularra, efemeridea, horoskopoa, atsotitza, zorion agurra, musikarekin lagunduz.

Metroari buruzko lana.

Ikasgela lau taldetan antolatu eta bakoitzak metroaren inguruko ikuspegi desberdina landu zuen.

Talde bakoitzak lan monografiko bat egin zuen

Zuzendu ondoren, eskaleta prestatu zuen (zein musika, noiz hitz egin, e.a. Zehaztuz)

Lan banaketa grabatzerakoan. Teknika lana azpitalde bakoitzetik bik, eta ahozkoa besteek

Albistegia.

Berri batzuek Egunkaritik eta besteak asmatuak ironiaz edo kontatzeko.

Baliabideak

Ze tresna erabili ditugu: lokala egokitu, intsonorizatu, hornitu, irrati tresneria muntatu

Material didaktikoa: Ikastarotik, Berritzegunetik eta bertan sortua (testuak, Internet, diskoteka..)

Aurrekontua: jaso dugun laguntza milioi erdi ingurukoa izan denez, horretara mugatu dugu egin den inbertsioa (apurtxo bat gehiago)

Ondorioak

Zer lortu dugu, zertan eragin dugu

  1. Irratia egitea posible dela. Proiektuan sinestea.
  2. Beste irakasleak ere animatzea.
  3. Ikasleen arteko talde-lana estimatzea (guztien lana da eta guztiak dira beharrezko ekoizpena aurrera eramateko

Nola neurtu dugu lortutakoa:

  • Egin den lana eta parte-hartzea kontuan izanik.
  • Ikasleei beren iritzia azaltzeko eskatuz

Ze arazori egin diegu aurre:

  • Mikrofono aurrean hitz egin beharrari, tresneriaren konplikazioari, lana taldean egiteari, informazio iturri berriak bilatzeari
  • Irratian guztia aurrez idatziz egin behar denez, edozer esateak ikaragarri idaztea ekartzen du. Lana egiten hastetik grabatzera denbora asko behar izan dugu. Metroari buruzkoa kasu.
  • Bat-batekotasuna edota hizkuntza ez-formala bultzatzeko ezintasuna. Hona ekarri nahi izan dugu, besteona jaso ahal izateko.

Aurrera begira

  1. Beste jakintza arloetara zabaldu. 2. Bat-batekotasunari leku egin. 3. Joku-josta giroa irratira ekarri. 4. Ikasleen esku utzi zenbait ardura.