Ahozkotasunaren ezaugarrien lanketa irratiaren bidez. Batua eta euskalkia.
Ikastetxea: Zestoa, Azpeitia eta Zumaiako herri ikastetxeak(Zestoa)
Egileak: Jose Luis Alberdi eta Belen Odriozola
Eskola Hiztun Bila jardunaldian aurkeztutako dokumentua. Donostian, 2002ko irailaren 19an eta 20an.
Laburpena
Haurrek gauzaturiko irrati programak herrian emititzen dira. Lehenengo, gela barruan eta mailaz maila egiten dituzten saioen berri azalduko dugu, eta gero irratsaioak berak, testu mota ezberdinak, ahozkotasunaren lanketa.
Sarrera 
Eskualde euskaldunean landu da. HH eta LH ko mailetako esperientzia izan da. D ereduko ikastetxeak izan dira landu dutenak. Bi ikastetxe handi (Azpeitia eta Zumaia) eta txiki bat (Zestoa).
Zein eremutan: emisioak eskolatik eskolara eta eskolatik herrira egin dira.
Zergatia edo justifikazioa: honelako proiektua aurrera atera badugu, besteak beste, zio hauek direla eta izan da, emititzeko lana egitea ikasleentzat motibagarria dela; saio hauen prestaketarako lantzen den hizkuntza programazioa era atseginagoan lantzen dela, eta entzuleentzat aberasgarri dela.
Noiz egin zen...: duela 14 urte hasi ginen lan honetan eta mantendu dugu.
Helburuak eta metodologia
Helburu nagusia, Euskara departamentuko programazioaren lanketa beste euskarri bat erabiliz eta aho hizkuntza kontutan hartuz eta merezi duen arreta eskainiz.
Helburu xeheak: zonalde euskaldunean bertako euskara berreskuratu; batua landu; eta bi euskaren erabilera-maila jaso.
Eragileak: ikasle eta irakasleak; hartzaileak: eskolako beste ikasleak, gurasoak, herria.
Ekintzen aurkezpena: era ezberdineko formatuetan lan egin dugu.
- Astean bitan ordu erdiko saioak, LHn taldeka eta HHn gelaka irratsaio orokorra, eta herrira emitituz. (Azpeitia)
- Astean behin 20 minutuko saioa Lhko 2. eta 3.ziklokoak taldeka, herrira emitituz. LHko 1.zikloan taldeka, astean behin euren ziklora emitituz (Zumaia).
- LHko 1. zikloan taldeka, astean behin euren ziklora emitituz. LHko 2. eta 3.ziklokoak astean bitan 30 minutuko albistegiak. LHkoak astean behin goiz osoko saioak (Zestoa).
Metodologia:
- Formatua zehaztu: zer nolako irratsaioak egin, hots, zer atalez osatutakoa, zer maiztasunez eta zenbat denborako saioak.
- Formatu horrekin plantilak edota eredurako fitxak prestatu.
- Plantiletan oinarrituz lan idatzia elaboratu.
- Ahoskera ( doinu, abiadura,...) prestatu eta entsaiatu.
- Emititu.
- Ebaluatu.
Baliabideak
- Gela eta ikastetxeko baliabideak eta materiala (liburutegi, fotokopiagailu, internet) albisteak eskuratu, narrazioak prestatu, antzerkiak gidoiak...
- Irrati-gela
- Etxeko materiala (teletestua, egunkaria, internet)
Material didaktikoak: plantilak, hots, irratsaiorako idatzi beharrekoaren gida-fitxa. Atal bakoitzerako prestatzen da, sarrera eta amaierarako, aurkezpenetarako, albisteetarako, narrazioetarako, ...
Aurrekontua: eskolak duen dirutik, eskolak ematen diguna, eta zenbaitetan NOLEGAtik jasotako laguntza.
Ondorioak
Hizkuntza gaia lantzeko giro hobeagoa, eta euskalkia eta euskara batuaren mailak jasotzea.
Eragina neurtzeko erabilitako adierazleak: hizkuntza lantzeko egunerokotasuna eta beste irakasle eta herriko jendearen esanak.
Bestelako eraginak: lotura afektiboa eta lantzen den euskara maila jasotzea.
Arazoak: zer zaila den irratigintzari leku egitea eskolako martxan era normalizatu eta sistematikoan.
Aurrera begira
Ebaluaketa sakonak, elkarlana eta eskola guztia motibatu.

