Txostenak

Busturialdeko betiko jolasak

Ikastetxea: Busturialdeko Lehen Hezkuntzako ikastetxeak (Gernika-Lumo). B10 berritzegunea.

Egileak: Marisa Bilbao Larrañaga

Eskola Hiztun Bila jardunaldian aurkeztutako dokumentua. Donostian, 2002ko irailaren 19an eta 20an.

Laburpena

Eskualdeko nagusiengandik jaso ditugun jolasen azalpena egingo dugu: materiala, arauak eta jolakalari kopurua. Erakusteko modua: batetik, irudi edo argazki bat; bestetik, jolas batzuk bideoz; eta, azkenik, beste jolas batzuk audiozintan (asmoa dugu euskarri informatikoan jartzeko).

Sarrera

Hizkuntza Normalkuntzako Busturialdeko Lehen Hezkuntza taldea aritu da lan honetan. Ikastetxeak : Allende-Salazar eskola, Barrutia HI, San Francisco HI Eleizalde Ikastola, Santa Luzia HI, Uzelai HI eta San Fidel Ikastola.

Bermeo,Busturia eta Gernikako Lehen Hezkuntzako ikastetxe publiko guztiak dira; Busturiako HIa (ikastetxe hau ez dago Hizkuntza Normalkuntzan, nahiz hurrengo ikasturterako eskaera egin duen) eta Bermeo eta Gernikako ikastola pribatu bi. Ikastetxe guztietan D eredua da nagusi, nahiz eta B eredua geratzen den 2.ziklotik aurrerako ikasketetan, desagertu egingo da.

Haur Hezkuntza eta LHko ikasleekin lantzeko asmoz egin da koadernoa eta CD-a. Jolasen bilduma Busturialdea eskualdean burutu da.

Umeen jolasen ohiturak aldatu beharra ikusi zelako. Gaur egungo jolasak komunikabideen bidez heldu dira ikasleengana; eta betiko jolasak ez zirelako ikusten.

Joan zen ikasturtean hasi zen taldea honen inguruan hausnarketa eginez.

Helburua eta metodologia

Umeen jolasen ohiturak aztertu ondoren; ohitura horiek sortu duten dinamika ikasleen artean ez dela oso egokia heziketarako eta hori aldatu behar dela ikusi du talde honek; jolas berriak irakatsiz.

Bigarren mailako helburu bat izan du talde honek , hau da, eskualdeko ohiturak berreskuratzea.

Joan zen ikasturtean Busturialdeko talde osoa bildu zen guneko bileran, eta han, eskualdeko kantak, esaera zaharrak, jokoak, eta zenbat ohitura umeek ez dituztela ezagutzen; eta horiek erdarazkoekin ordezkatzen dituztela eta kezka agertu zen komentatu zen. Lehen Hezkuntzan, eta adierazgarri moduan, ikusi zen gaur egun modan jarri diren jolasen dinamika. Horregatik, Berritzegunean, ikasturte honetarako, Euskal Jolasak ikastaroa antolatu zuen HNTak HH eta LHko irakasleentzat; eta aldi berean, bai liburuetatik eta bai adinekoengandik, jaso ditugu eskualdeko herrietan gehien ezagutzen direnak.

Ondoren, jolas bakoitzaren izenburua adostu dugu taldean, arauak era ulerkorrean eta egokian jarri ditugu; eta zelan jolasten den azaldu dugu. Behar den materiala jarri dugu jolas bakoitzaren azalpenean. Azkenik, jolas bakoitzari argazki digital bat (Allende-Salazar eskolan eta Uzelai HIan egindakoak) jarri diogu lagungarri moduan. Txosten honekin koadernotxo bat egin da ikastetxeentzat.

CD baten bildu dugu material osoa. Webgune baten txertatzeko moduan jarri dugu. Bertan, EITBn, Bertatik Bertara saioan, Jon Enbeitak eman zituen azalpenak ere agertzen dira.

Ikastetxe batzuetan irakasle-taldeak bildu dira zelan jolastu behar den adosteko.

Baliabideak

Muxikako Deunoro Sarduik (oso ezaguna da eskualde osoan, euskal ohituraren inguruan bere jakintzagaiak) azalpen zehatza egin digu joko bakoitzarena (Maribi Galarzak egindako elkarrizketa, audio zintan grabatua), eta EITBko Bertatik Bertara saio baten Jon Enbeita bertsolaria agertu zen bere txikitako jolasak azalduz. Labayruk argitaratutako Juegos Infantiles de Vasconia liburuan ere agertzen dira jolas horiek.

Barrutialde BHIko ikasleek euren etxeko adinekoengandik jaso dituzte jolasak.

Materiala: koadernotxo bat egin dugu ikastetxeetan banatzeko. CD bat ere egin dugu: Jon Enbeitaren bideoa Josi Sierrak digitalizatu digu; Allende-Salazar eta Uzelai ikastetxeetako argazkiak, jokoen txostena,... Lan honetan Uzelai HIko Pili Garciak izugarrizko laguntza eman digu.

Aurrekontua:

Txostena kolorez kopiatu

Argazkiak

CDa egin eta kopiatu. Kopiak.

Oraindik ez dugu zehaztu zenbat aterako den; hala ere, ikastetxe bakoitza arduratu beharko da bere kopia ateratzeko.

Ondorioak

Aurten irakasleen prestakuntza lortu da ikastaroaren bidez, eta materiala burutu da.

Bigarren fasea da ikastetxeetan lantzea, ikastetxe bakoitzak bere metodologia, epeak, errespetatuz.

Aurten, Allende-Salazar eskolan hasi dira jolas hauek lantzen: zelaia margotu dute; tabak lortu dituzte (garbitu, margotu, poltsa desberdinak egin,....) eta aste oso bat ere antolatu dute ekimen honen inguruan.

Eleizalden ere zelaia margotu eta ibili dira ikasturtean zehar jolas hauek lantzen. San Fidelen Heziketa Fisikoaren programan txertatu dituzte jolas batzuk.

Honen benetako eragina kalean neurtu beharko da, ikusirik jolas ohiturak aldatzen diren ala gaur egun modan dauden game-boy, tazoak,... diren umeen ohiturak.

Aurrera begira

Ikastetxeetan gai honen inguruko ardura zuzena hartu behar dute; eta jolas orduetan eta jantoki orduetan jolas hauek bultzatu. Ikasleen jolas inguruko terminologia euskaraz izan dadila lortu behar da.

Ikastetxe desberdinen arteko jolas topaketak egitea izango litzateke ekimen lagungarria: herriko ikastetxeak elkarren artean jolas hauen lehian jarriz. Horrela, ikastetxean landu denak kalean eragina izango lukeelako.

Egin den txostenak 14 jolas bildu ditu, baina geratzen dira jolas gehiago aztertzeko. Bilduma osoago bat egin beharko litzateke.