Txostenak

ALDIZKARI ELEKTRONIKOA: ikastetxeen arteko elkarrekintza.

Ikastetxea: Dolores ibarruri-etorkizuna ikastetxeak (Abanto). Urtuellako berritzegunea.

Egileak: Esther Urbina Amezaga

Eskola Hiztun Bila jardunaldian aurkeztutako dokumentua. Donostian, 2002ko irailaren 19an eta 20an.

Laburpena

Ikastetxe honetako ikasleek aldizkari bat egin dute, tresna informatikoen bidez, paperean eta formato elektronikoan ateratzen dute. Abandoko eta Urtuellako berritzeguneetatik koordinaturik, WEB orriko prentsagunean eskegitzen da, Enkarterri eta Meatzaldeko beste ikastetxeen proiektuekin batera. Dolores Ibarruriko proiektu hau herrian zabaldu da, udalaren laguntzari esker, herri aldizkaria bihurtzeko asmoz.

Sarrera

IES Dolores Ibarruri BHIko Prentsa Tailerraren helburua Institutuko aldizkaria sortzea zen.

Prentsa tailerra D ereduko DBHko 4.mailako 10 ikaslek osatua izan da. Esperientzia hasi zen egunkariak, aldizkariak, beste eskoletako argitalpenak haztatu eta ezagutzetik.

Abiapuntua horma aldizkari bat izan zen.

Lehenengo ekoizpena 8 orrialdeko aldizkaria fotokopiatuta.

Bigarrenerako diru laguntza eskatu genion Udalari.

Udalaren laguntza izatean herriko ikastetxe guztiei irekita egon behar zen eta euskal aldizkari bezala definitu.

Ikastetxearen ezaugarri behinenak (maila, hizkuntza-eredua, tamaina...)

Abantoko Bizkaiko mendebaldeko udalerri bat da, B ereduko eskola bat du: Askartza-Isasi izenekoa Las Carreras auzoan, beste bat A eredukoa, El Casal auzoan, beste bat D eredukoa Gallartan, Buenos Aires izenekoa eta beste D ereduko lerroa Etorkizuna ikastolan, azken bi hauek herri gune garrantzitsuenean.

Eskola eta ikastolako ikasle hauek DBH egitera D. Ibarruri Institutura etortzen dira. Institutuak D, B, edo A ereduak ditu, Natur eta Osasun Zientzietako Batxilergoa zein Giza eta Gizarte Zientzietakoa irakasten dira bertan.

Bi Heziketa Ziklo ere irakasten dira: Erdi Mailako Irudi Laborategia eta Goi Mailako Gorputz eta Kirol Ekintzen Sustapena izenekoak. Hizkuntza eredua ikasleen aukeran uzten bada ere, momentuz biak gazteleraz irakasten dira.

Abantoko herria Enkarterri osoa legez hizkuntzaz erdalduna da baina ume eta gazte gehienak D eta B ereduan ikasten dute.

Gure institutuan 2001-2002ko ikasturtean:

  • DBH: 62 ikasle A ereduan 185 ikasle D edo B ereduetan.
  • Batxilerrean: 35 ikasle A ereduan 110 ikasle D ereduan.
  • Heziketa zikloetan: 56 ikasle A ereduan.

Zergatia edo justifikazioa: Euskara indartzea da baina euskara ez helburu bezala, bitarteko bat baizik hartuta.

Helburua da datorren urtean jarraitzea eta DBHko 3mailan ere eskaintzea. Irratiari prentsa idatziak jarraitu dion bezala, telebista ?bideoa- gehitzea izango litzateke hurrengo erronka, hau da KOMUNIKAZIO ARLOA sortzea. noiz egin zen... Aurreko urteetan eskaini bagenuen ere ikasleek ez zuten hautatu, 2001-2002 ikasturte honetan taldea sortu zen.

Helburuak eta metodologia

Helburuak hauexek lirateke:

  • Hizkuntza arloa Komunikaziorantz biratzea (irrati tailerra ere badago DBHko lehenengo zikloan)
  • Euskara sendotzea.
  • Kazetaritza jeneroak identifikatzea eta erreproduzitzea.
  • Buruan dugun irakurle bati (institutuko ikasleei) zuzenduriko produktu erakargarri bat sortzea. Tailerraren eginkizuna da zerbait sortzea.

Institutuko Euskara Mintegiaren ekimena izan zen.

Prentsa Tailerraren (aukera gaia) bidez bideratua.

Urtuellako, gure eskualdeko, Berritzeguneari laguntza teknikoa eskatuta (Publisher programaren erabilpena irakastea)

Lehenengo alea sortu ondoren web batean eskegitzeko aukera eman ziguten.

Oinarri teorikoak... Produktu bat sortzearen motibazioa, talde lana egitea, tresnak erabiliz: grabagailua, ordenagailua, argazki makina...

Eragileak eta hartzaileak: Institutua genuen helburu baina udalerri osoko euskal aldizkaria izatera heldu da.

Ekintzen aurkezpena: Ikasturtean hiru ale aterako genituenez, Gabonak, Udaberria eta Jaiak eta oporrak izango ziren mintzagai nagusiak. Bigarren aletik aurrera erreportajea landuko genuen. Ikasleen eta oro har irakurleen partehartzea espresuki eskatzen da.

Metodologia:

  • Hasi aurretik izango dituen sailak aurreikusten dira.
  • Ikasleak binaka jarrita hautatzen dute landuko duten saila edo sailak.
  • Sailez aldatu behar dute ale batetik bestera pasatzean.
  • Definitzen dute gaia.
  • Testua sortzen doaz.
  • Egin dutenean informatika gelara joaten gara Word-en idaztera.
  • Behar izanez gero Interneten bilatzen dute informazio osagarria.
  • Diskete batean gordetzen dute.
  • Zuzentzaile ortografikoa erabiltzen dute.
  • Artxibo grafikoa, argazkiak, irudiak... osatzen doaz.
  • Beste Mintegi, ikasle ikastetxe edo euskara taldeetatik kolaborazioak jasotzen dira. Kolaborazioak hartzeko azken eguna finkaturik geratu da aurreko bilera batean.
  • Inprimatu egiten dira lan guztiak eta hautatzen da zer eta non argitaratu ahal den.
  • Arratsalde bitan Publisher programaren maketatzen da. Inprimatu ondoren ikastetxe barruan Prentsa tailerrekoek banatzen dute.

Baliabideak

Ez daukagu gela berezirik, beraz grabagailua, kasetea, disketeak ... garraiatu behar ditut euskara Mintegitik gelara edo informatika geletara... Datorren urterako gela berezia eskatu dut, erredakzio gela, irrati eta telebista estudioa aldi berean izan litekeena.

Behar izanez gero astelehenetan ordu horretan libre dagoen informatika gela batera joaten gara, ostiraletan libre geratzen dena beste gela bat da.

Eskanerra eta inprimagailua irakasle gelan baino ez daude, horregatik arratsaldez, hau da irakaslerik ez dagoenean egin behar dugu. Datorren urterako maketatze lanarekin hasi orduko ondo hornituriko ordenagailua eta hamabostaldi horretan beste inork erabiliko ez duena eskatu dut: eskanerra, inprimagailua, argazki makina digitala eta CD grabagailua izan behar ditu.

Material didaktikoak:

  • Prentsa idatzia: Egunkaria, Argia, Aizu, Gaztetxulo, Zabalik, Udal aldizkariak, beste ikastetxeetako aldizkariak...
  • Testuak sailkatzeko aukera ematen duen karpeta.
  • Disketeak.
  • Grabagailua elkarrizketak egiteko.
  • Irrati-kaseta.
  • Ordenagailua.
  • Eskanerra.
  • Argazki makina.

Aurrekontua:

  • Hamardiskete.
  • Hiru DC.
  • Bi kasete zinta: 20 euro.
  • Egunkari eta aldizkarien harpidetza: 200 euro.
  • Fotokopiaz egiten bada: 300 euro (600 ale, 8 orri, zuri-beltzez)
  • Inprenta lanak ordaindu behar badira: 1000 euro (1200 ale, 20 orri, azalak kolorez eta barnekoak zuri- beltzez)

Ondorioak

  • Ikasleei espresiobidea eskaini euren kezkak, esperientziak, sormen lanak... kanporatzeko. Euskararen erabilpen naturala egiteko bidea eman.
  • Kazetaritza erregistro ezberdinak ezagutzea.
  • Artikulu mota ezberdinak lantzea.
  • Aldizkaria itxuraz eta mamiz duina sortzea.
  • Egindakoaz harro egotea, auto-estima areagotzea, alegia.
  • Talde baten partaide sentitzea, hartutako konpromisoak eta epearen barnean betetzea.
  • Institutuaz gaindiko elkarte baten kide sentitzea.
  • Interes ezberdinen arteko oreka bilatzea.

Adierazleak:

Ikasleen aldetik:

  • Lanean gogotsu jardutea.
  • Proiektuarekiko atxikimendu handia erakustea.
  • Datorren ikasturteari buruzko jarraipenaz kezkaturik agertzea.

Gainontzeko irakasleengandik jasotako oniritziak.

Gainontzeko partaideen aldetik:

  • Inplikazio maila ona
  • Exijentzi maila altua.

Arazoak:

  • Gela egokirik ez izatea.
  • Eskanerra, inprimagailu, disko grabagailua bakarrik irakasle gelan izatea.
  • Eskolaz kanpoko orduak baliatu behar izatea maketatze garaian.

Aurrera begira

  • Gela egokia atondu.
  • Argazki makina digitalaz hornitu.
  • Eskanerra, inprimagailua, disko grabagailua Prentsa Tailerraren esku uztea alea maketatzen hasi orduko eta hamabost egunetan zehar.
  • Informatika geletan sartzeko baimena berrestea.
  • Irrati Tailerra, Prentsa Tailerra eta Bideoa integratzea, KOMUNIKAZIO TAILERRA integratuz.
  • Beste irakasle batzuen inplikazioa ikasten joateko.