WWW.EUSKARA.KONpromisoa. Euskararen erabilera sustatzeko kanpaina.
Ikastetxea: Altzaga ikastola (Erandio)
Egileak: Axun Errazti Mendizabal.
Eskola Hiztun Bila jardunaldian aurkeztutako dokumentua. Donostian, 2002ko irailaren 19an eta 20an.
Laburpena
Euskararen erabilpena sustatzeko kanpaina aurkeztuko dugu, ikasle, guraso eta langile ez irakasleei zuzendua. Kanpainaren asmoa, konpromisoa hartzeaz gain, euskararen kontzientzia eta presentzia erreala sustatzea da. Euskara erabiltzeko egoera egokien zerrenda bat eskaintzen zaie, bakoitzak aukera dezan zeinetan dagoen prest euskara erabiltzeko. Horretarako, zenbait batzar egin dira bakoitza bere esparruan eragile bihurtzeko
Sarrera
Altzaga ikastola (Erandio) D ereduko ikastetxea da eta 32 irakasle eta 441 ikasle ditu. Haur eta Lehen Hezkuntzako mailak ditu eta ikastetxe publikoa da 1994. urtetik aurrera.
Gure ikastola publifikatu zenetik gaurdaino izan dituen aldaketak nabarmenak izan dira, familia eta ikasleen jatorrizko ezaugarriak erabat aldatu baitira.
Erandio ingurua, hondamen industrialak gogor jipoitu zuen gunea izanik, etorkin eta langabetu tasak handiak ditu.
Hezkuntza ereduari loturiko motibazioa, euskara eta kulturarekiko gertutasun urria alde batetik, eta gurasoen esku hartze zuzena seme-alaben heziketan bestetik, ahulduz eta geldotuz joan da apurka-apurka, ikastetxeak bere eragin eremu zuzeneko ikasleak bereganatzen joan den eran
Egoera honi aurre egiteko azken urte hauetan hainbat kanpaina antolatu ditugu. Hemen aurkezten dugun hau Lehen Hezkuntzako 2. eta 3. zikloetako ikasleei zuzenduta egon da. Kanpaina honek euskararen erabilerari bultzada emateaz gain, eguneroko jardunean erabilerarako motibazioa indartzea izan du helburu.
Otsailaren 25etik martxoaren 15erako iraupena finkatu bagenuen ere, beste astebete luzatu da, beraz hilabeteko iraupena izan zuen.
Helburuak eta metodologia
Euskararen erabilera areagotzea zen lehen helburua. Helburu horrek, beteko bada, beste xeheagoak behar ditu, lehen hori baino apalagoak baina ezinbestekoak:
- Ikastetxeko estamentuetako guztiok partaide izatea (guraso, ikasle, irakasleak eta langile ez irakasleak).
- Gutxienezko Kantitatea (erabilera) bermatzea.
- Gurasoen inplikazioa lortzea.
Eragile lanak Euskara batzordeak berak bereganatu ditu, eta hartzailea Eskola komunitatea bera da, hau da, guraso, ikasle, irakasleak eta langile ez irakasleak.
Ekintzen aurkezpena:
- Kanpainaren ideia nagusia azaltzen zuen testua zabaldu zen:
- Elebiduna, familientzat eta langile ez irakasleentzat
- Euskaraz, ikasle eta irakasleentzat.
- Guraso elkartekoekin batzartu ginen, haiek euren esparrutik, familietan ustezko eragin urriari bultzada bat emateko, eragin zezaten. Hauek, eskutitz bat prestatu zuten guraso guztiei bidaltzeko.
- Kanpainaren zioa azaltzeko, materiala banatzeko eta bide batez haiekin antolaketa zehazteko helburuarekin ondokoekin batzarrak egin ziren:
- Hirugarren mailatik gorako irakasleekin, beraiek gero ikasleekin kanpaina ondo burutzeko
- Langile ez irakasleekin.
- Karpeta formatuan, KONpromezu fitxak banandu ziren estamentu desberdinetan. Aurreko azalean, bakoitzak kanpainaren izenburua eta izen-abizenak jarri zituen. Barruko aldean bere KONpromezua definitzen zuen orria eta aste bakoitzeko ebaluaketa fitxa eredua. Atzeko azalean berriz, ebaluaketa orokorra adierazten zuen orri berezia.
- Ezinbestekoa, ondorengoa zen: BETI EUSKARAZ ARITUKO NAIZ ... fitxatik gutxienez egoera batekiko KONpromezua hartzea eta zintzo betetzea. Hortik aurrera jarraipena eta zabaltzen joateko aukera, emaitzen, jarreren eta kanpainaren erretzearen arabera egongo zen. Honen ondorioa aste beteko luzapena izan zen.
- Bestalde, familietan beraien esparrutik KONpromezua hartzeko zenbait iradokizun ere zabaldu genituen.
- Kanpainak zirauen artean ikasleekin beste galdekizun sinple eta erraz bat erabili genuen eta kanpainari buruzko iritzia adieraztearen eskakizunak pizgarri gisa jokatu zuen.
- Aste bakoitzeko emaitzen datuak batzordera bidaltzen ziren, tutoreek nork bere gelakoak jasotzen zituen eta langileenak propio ipinitako ontzietatik jasotzen ziren. Bilakaeraren balorazioa egiteko asteko datuak diagrama erraldoietan jaso eta guztiak jarri ziren pasabideetan.
Oinarrian errealista izan nahi genuen eta hain egoera kaxkarretik abiatuz, hasteko gutxienezko kontzientzia maila lortzeko eta bermatzeko asmoz bakoitzak bere konpromisoa hartu zuen. Guztion aukeren batura eta nahasketari esker, giroan urrats txiki bat aurreratu genuen kidetasun honen bidez.
Kanpainari amaiera emateko, parte hartutako ikasle eta irakasleak, jai bat egin genuen jolastokian.
Baliabideak
Ikus ERANSKIN FITXAK:
- KARPETA, ikastolan egindakoa. Bertan, konpromisoa hartzeko orria, kontrol eta ebaluaketa orriak agertzen direlarik.
- ESKUTITZAK: gurasoei proiektua azalduz eta iradokizunak eginez parte hartzeko bidea ematen zitzaien.
- DATU BILKETA: aste bakoitzeko kontrol orria.
- KANPAINAREN EBALUAKETA ORRIA.
- ZORIONTZEKO ORRIA.
Ondorioak
Ikastolako estamentu desberdinetakoen parte hartze zuzena: ikasle, irakasle, zerbitzuetako langile eta gurasoak. Norberak pertsonalki lortutako konpromisoa betetzen saiatu zen, emaitzen bakarkako fitxa astero betez.
Jasotako fitxekin, grafiko erraldoiak bete eta pasabideetan jarri genituen, horrela denontzat ezaguna izan zedin hartutako KONpromezuaren betetze maila.
Ikasleentzat motibagarria izan zen kanpaina honetan haien erara parte hartzea, baita helduentzat ere.
Hiru astetan zehar burututako kanpaina honek, bere gorabeherak ere izan zituen. Asteka aztertuz gero, inplikazio mailarik altuena lortu zuen astea bigarrena izan zela ikusi genuen.
Antolaketa aldetik, batzuetan presaka ibili izan gara, bai materiala prestatzerakoan, zein datuak jaso eta horma-irudiak betetzerakoan.
Nahiz eta guraso askok parte hartu ez, gure harridurarako, partaidetza maila uste baino altuagoa izan zen eta honek umeengan badu eraginik. Izan ere, haiei gurasoek euskararekiko duten inplikazioa adierazteaz batera, eurek behar dituzten jarraibide eragingarriak indartu edo ahuldu ditzaketelako.
Norberak bere konpromisoa hartu zuen, inor ezertara behartu gabe, azken baten bakoitzaren ezagupen mailara, zein nahietara egokitutako aukeraketa egin baitzuten.
Aurrera begira
- Gurasoen aldetik inplikazio handiago lortzeko bideak gehiago urratu. NOLA?
- Kanpainen emaitzak baikorrak eta arrakastatsuak izan dira, baina beti ere epealdi zehatz batean, hots, irauten duen artean.
- Oinarria euskararekiko jarrera aldatzean datza, beraz hori lortuko duen kanpainarik sortzen ez den artean, beste horrelako makina bat gauzatzen jarraitu beharko dugu. ZEINTZUK?
Eranskinak
- KARPETAREN AURREKO AZALA
WWW.EUSKARA.KONpromezua
KARPETA
IZENA
MAILA
- KARPETAREN BARRUKO ALDEA (1)
WWW.EUSKERA.KONpromezua
Euskara bultzatu nahi dugun batzordea gara. Parte hartu nahi duzu? Hau da egin beharrekoa.
Aukeratu zuk nahi dituzun puntuak, eta hemendik aurrera zure aukera bete, euskararekiko konpromisoa hartuz:
BETI EUSKERAZ ARITUKO NAIZ:
- Eskolaz kanpoko ekintzetakoekin.
- Gela barruan.
- Irakasleekin.
- Lagun jakin hauekin:
- Bazkaltzeko ilaran.
- Jantokian.
- Autobuseko arduradunarekin.
- Jantokiko arduradunarekin.
- Askatekoekin.
- Ikasle guztiekin.
- Ni baino ikasle txikiagoekin.
- Aitarekin.
- Amarekin.
- Neba-arrebekin.
- ........................
OSO INPORTANTEA: EZ AUKERATU PUNTU ASKO, EZ BADUZU BENETAN GANORAZ HITZA BETEKO. Inportanteena zera da: aukeratu duzunari kale ez egitea.
Ezinbestean denok egin behar duguna zera da: GUTXIENEZ PUNTU BAT MARKATU, eta ongi lortzea. Bakoitzak nahi haina, baina bat bakarrik jarriz gero (adibidez lagun jakin batekin besterik ez), hori betetzen baduzu, HARA HOR ZEIN FITXAJE BIKAINA EUSKARARENTZAT!!!
IZENA
MAILA
- KARPETAREN BARRUKO ALDEA (2)
FITXA 1.ASTEA
Bete dut: erantzun bai edo ez:
Astelehena
Asteartea
Asteazkena
Osteguna
Ostirala
Larunbata
Igandea
HONETAZ ZERBAIT ESAN NAHI DIGUZU? .................................................................................................................................................................................... .................................................................................................................................................................................... ....................................................................................................................................................................................
FITXA 2.ASTEA
Bete dut: erantzun bai edo ez:
Astelehena
Asteartea
Asteazkena
Osteguna
Ostirala
Larunbata
Igandea
HONETAZ ZERBAIT ESAN NAHI DIGUZU? .................................................................................................................................................................................... .................................................................................................................................................................................... ....................................................................................................................................................................................
- KARPETAREN ATZEKO AZALA
Ebaluaketa orria
KOKATU ZURE BURUA:
- GURASOENTZAKO informazioa (1)
EUSKARAREN KANPAINA
WWW.EUSKARA.KONpromezua
Ohar honen bidez, otsailaren 25ean ekin eta bi aste iraungo duen ?Euskararen kanpainaren? berri ematera gatozkizue(begiratu eranskina).
Aldiro egiten ditugun kanpaina trinko hauen helburua euskararen erabilpena indartu, areagotu eta ikastolako esparruetara hedatzea da.
Beraz, hemen bai gurasoek jokatzen duzuela aparteko lekua, zuen seme-alabek hartu duten KONpromezu pertsonala bultzatzen eta betearazten.
Amaitzeko, zuen parte hartze zuzena eskatzeaz gain, gonbidatu ere nahi zaituztegu, ondoren eransten dugun IRADOKIZUNAK zerrendatik betetzeko prest zaudeten atalak izendatu eta zuen seme-alaben bidez ikastolara bidali dezazuen.
Agur bero bat
Hizkuntz Normalkuntza batzordea
- Iradokizunak:
- Ipuina erosi.
- Ipuina irakurri gauero.
- Ipuina kontatu.
- Euskal kantak ikasi.
- Dakidana umeekin erabili.
- Dakidana edonon erabili.
- EITBren gustuko programazioa jarri.
- Komiki edo aldizkariren bateko harpidedun egin (Nanai, Hik Hasi, luma, kili kili, ?).
- Umeen konpromisoari arreta jarri eta ahalegina benetan baloratu.
- Euskara ikasteari ekin.
- Pelikula bat euskaraz ikustera joan. Ikuskizun bat euskaraz ikustera joan (Kafe Antzokian edo beste edozein aukeratan).
- Jolas bat euskaraz ikasi eta umeekin jolastu.
- Euskaraz dauden jolasak erosi.
- CDak, musika, euskaraz erosi.
- Euskarazko jolas informatikoak.
GURASOENTZAKO informazioa (2)
CAMPAÑA DE EUSKERA
WWW.EUSKARA.KONpromezua
Por medio de la presente, os queremos informar de la Campaña de Ezquerra que iniciaremos el 25 de febrero y que tendrá una duración de dos semanas.
Esta va dirigida al alumnado de 2º y 3er ciclo de primaria. Las campañas se desarrollan con cierta periodicidad con el fin de incidir directamente y motivar para la consecución del incremento de la utilización del euskera hablado y extenderlo a los espacios circundantes de la ikastola.
El papel el los padres-madres es importantísimo, a la hora de intensificar la motivación e incentivar a vuestros hijos de cara al compromiso personal que han adquirido en esta campaña (ver hoja adjunta). Por ello queremos haceros partícipes directos de esta iniciativa, invitándoos a señalar y comprometeros a cumplir aquellos puntos del listado de SUGERENCIAS que consideréis oportunos y lo enviéis a la ikastola a través de vuestros/as hijos/as
Un saludo:
La Comisión de Normalización lingüística
- Sugerencias:
- Comprar libros o cuentos en euskera.
- Compartir la lectura.
- Aprender canciones euskaldunes.
- En la medida que se sepa, expresarse en euskara con los/as hijos/as
- Conectar programas de EITB.
- Suscribirse a ediciones de revistas euskaldunes (Nanai, hik-hasi, Luma, Kili-kili
- Impulsar y motivar el COMpromiso del hijo/a.
- Iniciar el aprendizaje del euskara.
- Llevarles a ver películas en euskera.
- Participar en actividades culturales y lúdicas. (Kafe antzokia u otros)
- Aprender juegos en euskera y practicarlos.
- Comprar CDs, videos en euskera
- Utilizar juegos informáticos en euskera
INFORMACIÓN A LOS PADRES, HOJA ADJUNTA
WWW. EUSKERA.KONPROMEZUA
Somos la comisión que quiere potenciar el euskera. ¿Quieres tomar parte? Esto es lo que debes hacer. Elige los puntos que tú quieras, y de aquí en adelante cumple tu elección, comprometiéndote con el euskera!
HABLARÉ SIEMPRE EN EUSKERA:
- Con los responsables de extraescolares.
- Dentro de clase
- Con los profesores
- Con est@s amig@s
- En la cola del comedor
- En el comedor
- Con la responsable del autobús
- Con la responsable del comedor
- Con l@s monitores de ASCATE
- Con t@s alumn@s
- Con l@s alumn@s menores que yo
- Con mi padre
- Con mi madre
- Con mis herman@s
MUY IMPORTANTE: NO ELIJAS MUCHOS PUNTOS, SI NO VAS A CUMPLIR DE VERDAD TU PALABRA. Lo más importante es no fallar a lo que has elegido.
Es imprescindible que todos marquemos por lo menos un punto, y conseguirlo. Cada uno los que quiera, pero si sólo marcas uno (por ejemplo con x amig@) y consigues cumplirlo, VAYA FICHAJE MÁS FENOMENAL PARA EL EUSKERA!!!
Nombre
Curso
- GELAKO UME GUZTIEN DATU BILKETA
IRAKASLEAK BATZORDEARI EMAN BEHARKO DION FITXA FITXA 1. ASTEA
FITXA 1. ASTEA
Bete dut: erantzun bai edo ez:
Astelehena
Asteartea
Asteazkena
Osteguna
Ostirala
Larunbata
Igandea
HONETAZ ZERBAIT ESAN NAHI DIGUZU? .................................................................................................................................................................................... .................................................................................................................................................................................... ....................................................................................................................................................................................
IZENA
MAILA IZENPEA
- EBALUAKETA ORRIA
WWW.EUSKARA.KONpromezua
EUSKARA GEHIAGO ENTZUN DUZU BI ASTE HAUETAN?:
- BAI
- EZ
BAIETZ, NON?:
- GELAN
- PASILOETAN
- JANTOKIAN
- AUTOBUSEAN
- JOLASTOKIAN
ZER IRUDITZEN ZAIZU EUSKARA KANPAINA HAU?:
- ZORAGARRI
- ONDO
- BERDIN ZAIT
- TXARTO
- ZORIONTZEKO ORRIA
WWW.EUSKARA.KONpromezua
EUSKARA BATZORDEAREN IZENEAN, ZORIONAK ZUEN KONPROMEZUA BETE DUZUENOI, ANIMO BENETAN SAIATU ZARETENOI ETA BELARRITIK TIRAKADA BAT BESTEOI.
DENA DEN, GAUR 11,15etatik 12,15etara, DENOK ELKARTUKO GARA JOLASTOKIAN, KANPAINAREN AMAIERA OSPATZEKO!!!
DANTZA, KANTA ETA DIBERTITU!!!
- ZORIONTZEKO ORRIA (2)
ALTZAGA IKASTOLA
WWW. EUSKARA.KONpromezua
EUSKARA BATZORDEAREN IZENEAN, ZORIONAK ZUEN KONPROMEZUA BETE DUZUENOI, ANIMO BENETAN SAIATU ZARETENOI, ETA BESTEOI EA HURRENGOAN ANIMATZEN BAZARETEN.
EN NOMBRE DE LA COMISIÓN DE EUSKARA, ENHORABUENA A L@S QUE HABÉIS CUMPLIDO VUESTRO COMPROMISO Y A TOD@S L@S QUE HABÉIS TOMADO PARTE, Y A L@S DEMÁS, A VER SI OS ANIMÁIS EN LA PRÓXIMA.
EUSKARA BATZORDEA

