Ulibarri programaren web gunean alta eskatu. Galdera ohikoenak
- Alta eskatu, zertarako?
- Zer dago ulibarri web gunearen alde pribatuan?
- Nork eska dezake alta ulibarri web gunean?
- Nola eskatu alta?
Ulibarri.info web guneak eduki irekiez gain, eduki pribatuak ere baditu. Bertan programaren gestiorako tresnak, lan tresnak eta barne-edukiak aurkituko ditu alta egina duen ikastetxe edo erakundeak.
Zer dago ulibarri web gunearen alde pribatuan?
- Programaren gestio- eta lan-tresnak: hizkuntzaren egoeraren diagnosia eta ebaluazioa egiteko, Hizkuntza Normalkuntza Proiektua (HNP) prestatzeko, urtez urteko plangintza prestatzeko eta beste hainbat eginkizun gauzatzeko tresnak.
- Dokumentazioa eta kontsulta-materialak hizkuntza normalkuntzarako jarduera fitxak eta beste batzuk.
- Programaren barne-komunikaziorako tresnak: ulibarritarren foro pribatua, arazo teknikoetarako foroa, egutegia...
- Barne-lanerako eta -prestakuntzarako gunea: lan taldeen guneak, on-line ikastaroak.
Nork eska dezake alta ulibarri web gunean?
- A. Ulibarri Programan dauden ikastetxeek: Hizkuntza Normalkuntza Proiektua (HNP) landu ondoren Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailaren onarpena jaso duten ikastetxeek (egun 400 inguru).
- B. Ulibarri Programan sartzeko asmoz, diagnosia eta proiektua landu nahi dituen ikastetxeek: hizkuntzaren egoeraren diagnosia egin eta Hizkuntza Normalkuntza Proiektua (HNP) landu nahi duten ikastetxeek.
- C. EAEtik kanpoko ikastetxeek: baldin eta bere Hizkuntza Normalkuntzaren lanetarako ulibarri web guneko baliabideak erabili nahi badituzte.
- D. Hizkuntza Normalkuntzan lanean dabiltzan erakunde edo elkarteek: Bere Hizkuntza Normalkuntzaren lanetarako ulibarri web guneko baliabideak erabili nahi badituzte.
Ulibarri programaren web gunean alta eskatzeko bi bide daude, ulibarri web gunetik zuzenean edo eskualdeko berritzeguneen bidez.
1. Ulibarri web gunetik alta eskatu
Bete ezazue Ulibarri programaren web gunean alta eskatu ataleko formularioa www.ulibarri.info web gunean eta zure alta eskaera lehenbailehen bideratuko da.
2. Berritzeguneen bidez alta eskatu
| Aukera | Prozedura | |
|---|---|---|
| A. | Ulibarri Programa barnean dagoen ikastetxea | Ikastetxeko Hizkuntza Normalkuntzako Arduradun Teknikoak (HNAT) egin dezala eskaera Berritzeguneko Hizkuntza Normalkuntza (HN) aholkulariaren bitartez |
| B. | Ulibarri Programan sartzeko prestatzen ari den ikastetxea | Ikastetxeko Hizkuntza Normalkuntza (HN) arduradunak egin dezala eskaera Berritzeguneko Hizkuntza Normalkuntza (HN) aholkulariaren bitartez |
| C. | EAEtik kanpoko ikastetxea | Ulibarri programako koordinatzaileari bidali e-posta mezu bat (jokin@berrigasteiz.com) |
| D. | Hizkuntza Normalkuntzan lanean dabilen erakunde edo elkarteak | Ulibarri programako koordinatzaileari bidali e-posta mezu bat (jokin@berrigasteiz.com) |
Betiere ikastetxearen eta arduradunaren honako datu hauek eman beharko dituzue:
- Ikastetxearen izena
- Ikastetxearen kodea (EAEkoen kasuan soilik, Eusko Jaurlaritzak ikastetxea identifikatzeko erabiltzen duena)
- Helbidea (kalea, zenbakia, herria eta posta kodea)
- Hizkuntza Normalkuntza (HN) arduradunaren datuak (Izen-abizenak eta Nortasun Agiriaren zenbakia)
- Kontakturako bideak (telefono zenbakia eta e-posta helbidea)

