Motibazio-saioak (Maita nazazu gutxiago, goza nazazu gehiago)
DATU OROKORRAK
Jarduera mota:
- Eremua: Eskolako kideen hizkuntzazko prestakuntza eta erabilera
- Esparrua: Irakasleak
- Eragin esparrua: Motibazioa, girotzea
Nori zuzendua: Ikasleak (DBH)
Partaide kopurua: Hainbat talde handi batera(bi gela, ziklo bat, etapa bat edo ikastetxe osoa)
Iraupena:
Arduraduna: HNAT eta irakasleak
Arduradunaren zeregina:
Materiala:
Partaide kopurua: Hainbat talde handi batera(bi gela, ziklo bat, etapa bat edo ikastetxe osoa)
Iraupena:
- Hiruhilabete batean zehar, astean behin arratsaldeko saio bi, 50'-koak.
Arduraduna: HNAT eta irakasleak
Arduradunaren zeregina:
- Lan taldea eratu.
- Ekintzen antolamendua eta koordinazioa
- Ikasleekin batera ekoizpenari azken gainbegirada eman.
Materiala:
- Ikastetxea: irakasleak programan parte hartzeko modua erabaki. Ikasleak prestatu.
- Berritzegunea: Jarraipena.
- TTAKUN: Ikastaroa eman, baloratu eta hurrengo programarekin lotura egin.
- Udala: Finantzaketa eta jarraipena.
- Ikastaroa eskola ordutan ematen da eta emaileak KUKU-MIKUko begiraleak izaten badira ere, bestelako giza baliabideak ere erabili ahal izango dira (pertsonaia ezagunak, herriko beste pertsona batzuk ...).
HELBURUA
- Gazteek hizkuntzaren gizarte ikuspegiaz eta beraien partehartzeaz hausnartzea.
- Gazteek euskara erabiltzeko jokaera aktiboa izan dezaten sentiberatzea.
- Herrian dauden euskarazko aisia-aukeren berri ematea.
- Koadrillategi programan parte hartzera animatzea.
AZALPENA
- Programa 6 orduko motibazio-ikastaroan gauzatuko da. Ikastaroaren izena Maite nazazu gutxiago eta goza nazazu gehiago da. Hala ere,ikastaroa talde bakoitzari egokitzeko ahalegina egingo da eta lau ikasturtetako hasieran ematea aurreikusten denez, lau ikastaro desberdin prestatzen dira (Goza nazazu 1,2,3 eta 4), ez errepikatzeko eta adin bakoitzeko berezitasunetara egokitzeko.
EBALUAKETA IRIZPIDEAK
- Lan taldeak euskaraz funtzionatu du.
- Ekintzak era arrakastatsuaz gauzatu dira


