Konpromisoaren esparrua
DATU OROKORRAK
Jarduera mota:
- Eremua: Gelaz kanpoko jarduerak
- Esparrua: Eskola eragile
- Eragin esparrua: Sarrerak, irteerak
Nori zuzendua: Ikasleak (HH)
Partaide kopurua: Talde handia
Iraupena: Hasierako horniketa
Partaide kopurua: Talde handia
Iraupena: Hasierako horniketa
HELBURUA
- Gelaz kanpoko une eta esparruetan euskararen erabilera zabaltzea eta indartzea.
AZALPENA
- Asanbladan ikasleei azaldu ekintzaren helburua, antolaketa eta bertan parte hartzera gonbidatu:
- Gelan euskaraz hitz egitea helburu minimotzat jotzen dela. Ikastetxearen erronka euskara leku eta une guztietan ematen diren mota guztietako harremanetara zabaltzea dela. Denon zeregintzat ikusten dela gelatik atera eta pasabideetan, eskaileretan, komunetan, sarrera-irteeretan, jolastokietan, aldapan,... euskararen presentzia areagotzea. Denon ekintza dela eta ezinbestekotzat jotzen dela beraien elkarlana.
- Ikastetxeak euskarari bultzada ematen hasteko DBHko ikasle konkretu batzuekin elkarlanean hasiko dela adierazi.
- Ikasle horiek aukeratu direla, prozesua martxan jarri behar den momentu honetan lan honetarako egokiak ikusi direlako (euskararekiko duten jarrerarengatik edota beste motibo batzuengatik).
- Ikasle horiei DBHko Ikasketa Buruak gonbidapen pertsonala luzatuko diela Aresketako ikasleen euskara batzordea osatu eta martxan jartzeko.
- Gonbidapena onartuz gero:
- 3 astean behin bilduko da ikasleen batzordea ikasketa-buruarekin.
- Bilera horietan ikastolan euskaran duen egoera aztertuko da eta berau hobetzeko ekimenak landuko dira.
- Ekimenak eta jarduerak aurrera ateratzeko gainontzeko ikasleei gonbidapena luzatu eta beren laguntza eskatu egingo zaie.
- Batzordekideek euskararen erabilpenerako konpromisoren bat hartuko dute, gelaz kanpoko une eta esparruetan finkatuko dena.
OHARRAK
- Batzordeak beren ikaskideekin euskararen erabilpenerako konpromezuak zuhaitz baten bidez irudikatu dituzte:
- DBHko pasabideetan eta gela bakoitzaren ate ondoan paperez egindako zuhaitz handi bat azaltzen da.
- Zuhaitz horren enborrean gelako batzordekidearen izena agertzen da.
- Batzordekide horrek bere ikaskideekin euskaraz hitz egiteko hitzarmenak nola adierazten dira? Zuhaitzari ikaskide hauen izenez eransten zaizkion adarren bidez.
- Pasabidetik pasatzerakoan lehen begiradan ikusten dira gela bakoitzean zenbat ikaslek hartu duten euskaraz hitz egiteko konpromisoa.


