Ohiko galderak

WEBGUNEA OROKORREAN

Ulibarri webguneko edozein ataletan lanean banabil eta errorea ematen badit, zer egin dezaket?

Arazo teknikoak izeneko forora mezua bidali. Mezu hauek ulibarri webgunean lan egiten duten teknikari desberdinek ikusten dituzte eta lehenbailehen erantzungo dizute.

Zer egin dezaket Ulibarri programan sartzerakoan saio-hasiera okerra ematen badit?

Sartu beharreko datuak erabiltzaile-izena eta pasahitza dira. Kontutan izan erabiltzailea sartzerakoan, lehen hizkia larriz sartu behar duzula.

Baliteke zure nabigatzailea cookieak onartzeko prestatua ez egotea. Laguntza behar baduzu, idatzi hona: ulibarri@ueu.org.

ulibarri.info webgunean datuak sartu nituen eta ez ditut ikusten. Zer gertatu da?

Gogoratu ezazu ulibarri.info webguneko edozein ataletan (Ikasturteko datu orokorrak, ikasturteko plana, branka, gela-argazkia,...) datuak sartu ondoren GORDE botoiari eman behar zaiola, bestela datuak ez dira gordeko. Hala ere, gorde botoiari eman ondoren datuak ikusi gabe jarraitzen baduzue, Arazo teknikoak izeneko forora mezua bidali.

Zer egin dezaket www.ulibarri.info webgunean sartzerakoan errore mezua ateratzen bazait?

Ulibarri.info webgunera sartzeko arazoak badituzu, ondorengo egoeretan aurkitu zaitezke:

1-Ikastetxeko ordenagailu batetik ulibarri.info webgunean sartzea lortzen baduzu eta beste batetik ez, egin ezazu eragiketa hau kasu bakoitzerako:

2-Ikastetxeko edozein ordenagailutik ezin bazara ulibarri.info webgunean sartu, ikastetxeko sarean edo zerbitzarian egongo da gakoa ziur aski. Kasu honetan, ikastetxeko informatikariarekin harremanetan jartzea gomendatzen dizugu. Pausu hauek jarraitu ondoren ez baduzu lortu ulibarri.info webgunera sartzea, idatzi helbide honetara: ulibarri@ueu.org.

IKASTURTEKO DATU OROKORRAK

HHko (0-6) ikasmailak sartzerakoan, zein kode erabili behar dugu?

Ikasturteko datuetan gela kopurua sartzerakoan, nola gehi daiteke ikastetxean dagoen beste gela osatu arte?

10 ikastalde idatzi eta gorde eman ondoren, beste hainbat sartzeko edo gehitzeko aukera emante du (gehitu gehiago). Horrela nahi hainbat ikasgela sartu ahal izango dira.

Datutegian sartzen naizenean ikastetxearen datuak agertzen dira: Izena, helbidea,telefonoa, faxa, helbide elektronikoa.. Zer egin behar da daturen bat (helbide elektronikoa adib.) aldatzeko?

Ikastetxearen identifikazio datuak (izena, helbidea,telfonoa, faxa, helbide elektronikoa,... ) Ulibarrin alta emateko garaian emandakoak dira. Norbaitek horko daturik aldatu nahi izanez gero, zuzenean bere koordinazioguneko teknikariari adierazi beharko lioke zer aldatu nahi duen, azken honek Ulibarriri eskaera egin ahal izateko.

HNATren datuetan, aurretik batzorkide izan den galdetzen da. Nire kasuan, Ulibarrin sartuz geroztik, ni izan naiz HNATa, zer ipini behar dut atal honetan?

Normalkuntza Teknikaria Batzordearen barruan dago eta beraren datuak aurreko atalean (HNTaren datuak) bereziki sartuta daudenez bietan jartzea informazioa bikoiztea izango litzateke. Beraz, HNBko kide izana zara? Hala balitz, zenbat urtez? itema erantzutean, HNATa eta Batzordekide ere izan zarenez, daramatzazun urteak jarri beharko zenituzke.

HIZKUNTZA NORMALKUNTZA PROIEKTUA (HNP)

Proiektua egiteko prozesua kontuan izan da eta sekuentziatu dugu, baina proiektua aurkezten dutenean nola egin duten edo gure balorazioa eskatu ziguten aurrekoan eta ez genien erantzun, oraingoan kontuan izango al dugu? Nola?

Printzipioz balorazioa gutako bakoitzak egin beharko du. Dena den gai hau ez da tratatu BEB taldean, formazio saio hauetan hainbat atal landu dira, bereziki balorazio horretan baliagarriak izan daitezkeenak.

2008-09 ikasturtea lehenengo ikasturtea bada Ulibarrin, proiektua berritu behar da?

Ikastetxe hauek berrikusi egin behar dute dagoeneko baduten proiektua eta egokitu 2010-14 epealdirako. Noski, ez dute Branka errepikatu behar eta iazko datuen gainean arituko dira.

Ikastetxe batek Proiektua berritzen ez badu, Ulibarri Programatik at geratuko da?

Egoera horren berri HNTak eman beharko du otsailerako. Batzordeak berehala gonbidatuko du proiektua gauzatzera eta ikasturte amaierarako egingo ez balu bere burua utziko luke programatik kanpora.

Eskola Txikiek trataera berezia izango dute gai honetan.

HN Proiektuan ARDURA atalean, "tutoreak" arduradunak direnean zer jarri behar da? Eta Guraso Elkartea? Eta AZL?

"Tutorea" ez da egoki ikusi esparruko helburuaren arduradun gisa HNPan. Ikasturteko planetan, aldiz, bai izan daiteke arduradun hainbat jardueretan. Guraso elkartearekin eta AZLekin antzera gertatzen da. Kasu hauetan, helburuaren ardura (normalean) zuzendariak hartu beharko du, eta ikasturteko planetan jardueren arabera ardurak banatu beharko dira. Hala ere, ezinbestekotzat jotzen bada azken aukera bezala besterik aukeratu eta "zehaztu zein" barruan idatz daiteke.

Aurrkeko Hizkuntza Normalkuntza Proiektuan ebaluazio irizpideak jarri ziren. Proiektuaren ebaluazioa aurkeztu beharko lukete?

Egin bada, balantzearen zati bat da izango da hori. "JUSTIFIKAZIOA"-n bertan sar daiteke. Eremu bakoitzaren hasierara ere ekar daiteke balorazioa, baina kasu honetan egokitu beharko da oraingo HNParen eskemara.

IKASTURTEKO PLANA

Nola sortu daiteke ikasturte berriko plana?

Behin memoria beteta, ikasturte berriko plana sortu daiteke. Bi aukera daude: Aurreko urteko datuak kopiatu. Edo datu gabe sortu.

Ikasturtea itxi bada eta ez badut ikasturteko plan berria sortu, zer egin dezaket?

Sistemak automatikoki ikasturte berria sortuko du, aurreko ikasturteko planeko datuak kopiatuz.

BRANKA

1.1. Hizkuntza ereduak

Eredu bat baino gehiagoko ikastetxeak Branka nola bete behar dute?

1) Bi branka egin eta biak bete?. Ba al dago aukerarik bi branka betetzeko ulibarri.info-n? Lehenengo galderaz, aplikazio informatikoa diseinatuta dagoen moduan ezinezkoa da bi Branka desberdin ikasturte berean betetzea.

2) Bakarrik egin D ereduan (hau da, ikastetxe horretako HNATak hobesten duena)? Bigarren galderaz, eredu batena baino ez egitea ez da gomendagarria.

3) Bat egitea osotasunean eta bi mintzagrama egin haiek duten taldeen arabera? Hirugarren galderaz, zure kasua ikastetxe gehiagotan ere ematen da eta gure gomendioa zera da ikasgela desberdin bezala jokatu eta kito. Bakoitzak bere mintzagrama propioa izango du, eta informazioa baliotsua emango digu, hausnarketarako paregabea, baina guztiek ikastetxe bera osatzen dute. Ikastetxe anitza baina bakarra.

2.2. atala. Antolakuntza. Eskola kontseilua

Eskola kontseiluko kideen ohiko komunikazioko atala betetzerakoan zer hartu behar da kontuan, bileretan bakarrik erabiltzen dena edota kide horiek eskolako harremanetan erabiltzen dutena?

Eskola Kontseiluaren hizkuntza erabileraz ari garenez, bakarrik foro horretan partaideak erabiltzen duen hizkuntza hartu behar da aintzat. Beraz, Eskola Kontseiluan kide horrek duen hizkuntza portaera jarri beharko da.

Zuzendaria bi ataletan azaltzen da: Eskola Kontseiluan eta Zuzendaritzan. Baina zuzendaria klaustroan ere badago. Hiruretan jarri behar al ditugu bere datuak, ala bakar batean?

Zuzendaria aintzat hartu behar da, bai Eskola Kontseiluan eta bai Zuzendaritza taldean. Klaustroan gainontzeko irakasleak soilik jarri, dena den, kontuan hartu kasu askotan zuzendaria irakaslea ere izaten dela ,eta mintzagramak egiterakoan talderen batean sartu beharko dela.

2.3. atala. Antolakuntza. Zuzendaritza

Ahozko erabilera eremu instituzionalean. Zuzendaritza: Zuzendariak beti ezin izango du euskaraz egin, adibidez ikuskaria erdalduna baldin bada, zer jarri behar du?

Bere jokaera nagusia eta bere egunerokotasunean errealitatea zein den adierazi behar du. Honela, ingurua erdalduna badu, eta honek erabileran erdara erabiltzera behartzen badu, hori agertu beharko du. Bestalde, ezagutza handia duela ikusterakoan, erabilera hori zerk behartzen duen aztertuz, neurriak honen gainean hartu behar direla ondorioztatuko dugu. Askotan, ez da erabiltzen ezin delako.

3.2. Ikasleak. Euskara ikasgaia

Zertarako jakin nahi da ikasleen nota?

Ezagutza neurtzeko beste indikatzaile objektibo bat edukitzeko.

Noizko nota? Aurreko ikasturtekoa? Eta DBH bateko kasuan edo berregituratu egiten badira?

Kasuistika beti da oso zabala eta ezin dira guztiak aintzat hartu, horregatik aurreko ikasturteko ekainekoak hartu behar dira kontuan.

Euskara ikasgaia atalean, haur hezkuntza , H.H.3ko mailetan, nola ebaluatu daiteke komunikazio arloa?

Guztiok dakigu Haur Hezkuntzan ez dagoela Euskara eta Literatura ikasgaia eta nekez jarri daitekeela existitzen ez den gauza baten erreferentziari nota bat. Hala ere, guztiok badakigu ikasgela guztiak ez direla berdinak, batzuk hizkuntza aldetik hobeak direla, eta, alderantziz, tutorea laster konturatzen da horretaz. Ikasgela guztietan hizkuntza komunikazioari arreta berezia jartzen zaio. Beraz, zer egin? Lehendabizi gela hauen bataz-bestekoa tutoreak ezarri behar du bakarrik edo, aukeran, hobeto gainontzeko tutore taldeekin. Beraiek dira erreferentziak dituztenak. Horretarako eskala bat erabil daiteke (ikus behealdean) eta gela horren bataz-bestekoa ezarri.

Inongo aukerarik jarriko ez bagenu, Brankak berak dituen datuekin osatuko luke atal hau. Ikasle hauen ezagutza gurasoen tipologiaren arabera egingo luke.

3.4. Irakasleen ezagutza eta prestakuntza

Irakasleak (ezagutza) irakasle berak ala HNATak bete?

Bi aukerak zilegiak dira auto-informearena edota behaketarena, biak izan daitezke osagarriak.

Zein irizpideren arabera adierazi behar da irakasleen ezagutza maila?

Ikastetxe berean irizpide bera erabiltzea (nahi duenak Europar Markoaren erreferentzia eskuragarri du hemen) zaindu behar da.

Prestakuntza, lanarekin lotuta?

Euskaraz jasotako edozein prestakuntza. Gai hau asko eztabaidatu dugu baina euskaraz jasotako edozein prestakuntza erabaki dugu jartzea. Azken batean, euskara maila hobetu daiteke IRALEKO ikastaroetatik haratago, gainera, azken urteetan, H400 ikastaroak bultzatu ditugu ikuspegi horrekin.

Talde bateko kideen ezagutza eta erabilerari buruzko datuak sartzean, erdaraz eta euskarazko erabilera datuak adierazteko zer hartu behar dugu kontuan? Talde horren barruan egiten duten hizkuntz erabilera edo kide bakoitzaren hizkuntz erabilera orokorrean?

Beti bereizi beharra daukagu maila pribatua eta maila profesionala. Branka betetzerakoan kide horren informazioa beti mugatzen da ikastetxera. Ezagutza eta Erabilera diogunean orokorrean ari gara. Mintzagramak egiterakoan eta erabilera behatzerakoan taldeka jar dezakegu, eta aztertu talde zehatz batean kide horrek duen erabilera, bestela beti maila orokorrean ari gara.

3.7. atala. Gurasoen ezagutza eta ikastetxearekin ohiko komunikazio hizkuntza

Nola egiten da gurasoen ohiko komunikazio hizkuntza atalean kalkulatu behar den media totala?

Gela bakoitzean bataz bestekoa jarri behar da. Egia da guraso bakoitzat bere errealitate propioa izango duela, baina hala ere datu orokor bat eskatzen da. Zehaztasun hori ondoren gelako tutoteak jakin dezake. Berari dagokio beraz gurasoen bataz bestekoa egitea, berak baitaki nola egiten diren informeak, geletako bilerak, banakako elkarrizketak..., hau da, zein den gurasoen ohiko hizkuntza erabilera eskolarekin dituzten hartu-emanetan.

Gurasoen ezaguta eta ikastetxearen ohiko komunikazio hizkuntza atalean, Ahozko erabilera. Ohiko komunikazio hizkuntza betetzerakoan kopuruak ez datozela bat azaltzen zaigu behin eta berriro. Zer ez dugu ondo egiten?

3.7 atalean kopuru orokorra, ikastetxearen identifikazio datuetatik eratortzen da, beraz, bat egin behar du guraso euskaldunen eta erdaldunen baturarekin. Hala ez balitz, errorea emango du. Bestetik, Ahozko erabilera, Ohiko komunikazio hizkuntza betetzerakoan gogoan izan pertsona bakoitzeko bi hizkuntzak bete behar direla, eta hizkuntza bien baturak 9 izan behar duela.

4.1. Eskola eragile

Zelan neurtu jolasaldietako presentzia?

Modu desberdinak daude testuinguru informaletan erabilera neurtzeko, horietako bat da, besteak beste, erabilera eremu informaletan aukera. Horretarako hasiera orrialdean Urtez urteko plana dagokion ikasturtera joan eta Diagnosi Tresnak atalean Erabilera eremu informaletan aukeratu behar da. Fitxa desberdinak daude eta manuala bertan azaltzen da.

4.3. atala. Udalerria

Jatorrizko euskaldunen proportzioa kalkulatzeko daturik ez dit ematen EUSTATek?

Jatorrizko euskaldunen proportzioa topatzeko ama hizkuntza euskara dutenen datuari begiratu behar diozu (ikus. Brankaren Gidaliburuko 4.3 puntua) eta datu hori bai bila dezakezula EUSTATen (AMA-HIZKUNTZA bezala agertuko zaizu).

Aplikazioak ez dizkit udalerriaren datuak onartzen. Euskaldunak %18,15 Alfabetatuak %15,84 Jatorrizko euskaldunak % 1,58 ehuneko ikurraz eta ikurrarik gabe jarri ditut baina alferrik, zer egin dezaket?

Datuak sartu behar dituzun hutsunearen ondoan dagoen galdera ikurrean sakatuz gero, informazio hau irakur dezakezu: Ehunekoaren % zeinua ez jarri. Hamartarra, puntuarekin, ez komarekin. Ondo: 12 edo 12.42 ondo. Gaizki: %12, 12%, 12,42. Beraz, horixe da egin behar duzuna, ez jarri ehunekoen ikurra eta hamartarrak banatzeko puntua erabili, besterik ez.

5.1. Emaitzak ikusi

Diagnosian ez da kontuan hartzen duela lau urteko emaitza?

Bai eta Ez. Interpretazioa egiterakoan erkatu behar dira bi diagnostikoen emaitzak eta honela berriaren argitan, aurrekoaren ebaluaketa egin. Aurrerago tresnak automatikoki egingo du erkaketa hori.

Brankak erkatu direnean joerak nabaritu al dira?Orokorra, ikastetxea ulibarrin egon bada?Erabileran ikasleengan ereduka, adinka?

Nagusiki ikastetxe bereko Branka bat bestearekin erkatzeko sortu genuen, bakoitzaren ibilbidean diagnostikoa egin eta ebaluatu ahal izateko, ibilbidea markatzeko. Honetarako, ezinbestekoa da plangintza-aldia diseinatu, bete eta, gutxienik, bi Branka izatea ikastetxe bakoitzak. Hori oso gutxitan gertatzen denez, ezin dugu oraindik sistematizatu. Beraz, erkaketarik ez da egin maila horretan.

Dena den, gogoratu Brankak fidagarritasun maila altua duela. Ulibarrin eragina aztertzerakoan faktore asko hartu beharko lirateke kontuan; ezinezkoa da galdera hori motzean erantzutea.

Haur Hezkuntzako mintzagrama derrigorrez egin behar da? Egin ezean, zein izango litzateke emaitza?

Haur hezkuntzan mintzagrama egin ala ez ikastetxeak erabaki behar du. Umeen arteko harreman sarea eraiki samar antzematen bada egokia izan daiteke egitea. Ez bada horrela mintzagramak ez du zentzurik.

Garrantzitsuena da Brankak parekatzea eta 4 urteetan zein izan den bilakaera ikustea.

Aintzat hartu behar dena da aurrekoan erabili diren aldagai berberak erabiltzea Branka berriro betetzen denean. Aldagai berberak aintzat hartuz, berehala atzemango dugu non gertatzen diren aldaketa positibo eta negatiboak, zein neurri hartu behar den ondorioztatzeko. Inportanteena ez da emaitza bera, zergatik gertatu den jakitea baizik.

Duela lau urte, ikastetxe askotan Branka bete ondoren esan zutena zera izan zen: lan hau guztia egin dugu eta zertarako? Bagenekien hori, emaitzen interpretazioa azalpena da. Bagenekiena baino gutxiago ematen digu Brankak.

Baliteke horrela izatea hainbat kasutan. Hala ere, ustez dakiguna jakin egin behar dugu, eta, batzuetan, agertzen dira ez ustekoak ere. Datuak eskuan izateak hausnarketaren abiapuntua aurrerago jartzen du, datuak hor daude eta. Gainontzekoan, ikuspuntuen gaineko eztabaidan gal gintezke.

MINTZAGRAMA

Datutegian, eskolako datuetan, ikasle kopurua jarri behar da. Zerrendetan dauden guztiak edo eskolan daudenak? Hau da, ikasle batzuk PRECIPera joango dira eta klaseetan ez dira izango. Ba dauka horrek zerikusia diagnosian?

Ikastetxeko ikasleen kopurua eskatzen denean, Hasierako Lanbide Prestakuntza Programako (PCPI edo HLPPko) ikasle hauek aintzat hartu behar dira bertakoak baitira, ikastetxe hori euren erreferentziako ikastetxea dute eta. Mintzagramak egiterakoan, aldiz, EZ. Azken batean, ordu gehienak gelatik kanpo izaten baitira, eta ez dute harreman handirik gainontzekoekin. Edozein kasutan ere, gela bakoitzean ikasle bat edo bi izango dira, eta mintzagraman ikasle kopuruan hauek aintzat hartuz gero, ez luke eragin handiegirik izango.

Modulo profesionalekoei ere mintzagramak pasatu behar zaizkie, hauek euskara, arlo bezala ere ez badute?

Zuek erabaki behar duzue. Euskara arlo gisa landu ez arren, bertakoen hizkuntza komunikazioa izan daiteke. Atzera begiratu besterik ez dugu, lehen eskoletan erdaraz irakatsi arren askoren komunikazioa euskaraz zen. Gaur egun, agian, ez da berdin gertatzen, baina interesgarria litzateke jakitea eskolak duen hizkuntza ereduaz gain, zein den ahozko hizkuntza erabilera, zeinek zeinekin egiten duen euskaraz. Mintzagramak gaiaren inguruan hausnartzeko eta aurrerabideak planteatzeko balio dezake. Dena den, berriz diogu eskolaren aukera dela.

Hezitzaileen laguntzaileak irakasle bezala hartu behar al dira? Bestalde heziketa bereziko irakasleak, berez ez-irakasle kontratua dute, non hartzen dira kontuan, AZ edo Irakasle bezala?

Hezitzaile laguntzaileak irakasle langileriatik kanpokoak izan arren, ikastetxean irakasle taldeko kideak dira, eurekin izaten dute harreman zuzena. Mintzagramaren helburua harreman sarea eta honen hizkuntza erabilera ikustea da, hezitzaileen hizkuntza mailak eta hizkuntza ohiturak baldintza dezakete harreman sarea. Beraz irakasle taldeko kide bat gehiago bezala hartuko genituzke. Gauza bera gertatzen da heziketa bereziko irakasleekin, hauek ere irakasle bezala hartzea gomendatzen da.

Mintzagramen emaitzak ondo kalkulatzen al dira? Oso tresna baliogarritzat dugu gurean mintzagrama. Urtero erabiltzen izan dugu batez ere irakasleon arteko euskara erabileraren datu objektiboak eta errealak izateko. Askotan emaitza horiek bat etortzen dira gure susmo edo pertzepzioekin. Hala ere, beste zenbaitetan programak ematen dituen emaitzak ez dira ez posibleak ez eta errealak ere. Esaterako, zelan da posible ikas-talde batean non 19 ikasleetatik bik baion ez duten euskaraz hitz egiten (norekin egiten duzu euskaraz galderari 17k inorekin ez erantzun duelako) euskararen erabilera %21ekoa izatea? edota 7 pertsonako talde batean, hiru erdaldunak izanda, euskararen erabilera %87koa izatea? Nire ustez oso baliogarria den programa honek akatsak ditu, ea topatzen duzuen konponbidea benetan merezi duelako. Beharbada emaitzak kalkulatzeko formula findu edo beharko litzateke, ez dakit, seguru nago tresna hobetzeko modua topatuko duzuena.

Eskerrik asko tresna sistematikoki erabiltzearren. Begiratu dut aipatzen duzuen taldea, ez da 19kidekoa baina bai bertan bi subjektuk hautatzen dituzte euskararako komunikaziorako kidea. Gogoan hartu emaitza posibleak 0tik 100era direla, eta 21ak adierazi nahi duena da talde horretan 79 falta duela komunikazioa euskaraz izateko. Gauza bera da baina alde batetik begiratu edo bestetik batzuetan ez du irudi bera ematen. Kopuru hau jarriko bagenu hizkuntza sarearen emaitzetan, bertan -0tik 100era arteko emaitzak agertzen ziren horretan, -ikurra zuten emaitzen gazteleraren aldeko komunikazioa adierazten zuten horretan, 21eko kopuru hau -ikurrekoa izango litzateke, gazteleraren aldekoa hain zuzen ere Aipatzen duzuen beste zalantzaren kasuan, ez da gauza bera norbaitek hizkuntza jakin baterako ez inor hautatzea, edo talde osoak ez inor hautatzea, eta are gehiago euskararen erabilera asetzen ari garenean bakar batek ere hautatzen ez duen hizkuntza euskara denean; ez dago beraz hemen zer interpretatu. Bestetik agertzen dira hizkuntza bakar bat ere hautatzen ez duten hainbat subjektu; hau da ez dutenak inor hautatzen ez euskararako ez eta gaztelerarako ere.

GELA ARGAZKIA

Gela-argazkian, zer egin behar da ikasle baten datuak aldatzeko?

Ikasle baten datuak ezin dira editatu. Lehenengo egin beharrekoa ikaslea ezabatzea da, eskuin aldeko ezabatu botoiari emanez eta ondoren, ikaslea berriz sortu dagozkion datuekin.

Gela-argazkiko emaitzak koloretan inprimatzeko arazoak daudenean zer egin daiteke?

Koloretan inprimatzearena nabigatzaile bakoitzaren konfigurazioaren arabera dago. Hona hemen Firefox eta Internet Explorer-en jarraitu beharreko pausoak koloretan inprimatzeko:

Nola sortu aurkezpen dokumentu bat (PowerPoint) Gela-argazkiaren emaitzekin?

Emaitza-taulak dokumentu batetan txertatzeko sortu beharreko irudiak, 2 modutara egin daitezke nabigatzailearen arabera. Ondorengo hauek dira jarraitu beharreko pausuak kasu bakoitzerako:

Kasu bietan, behin irudiak sortuta eta gordeta daudenean, aurkezpen dokumentu batean txertatu daitezke, beste edozein irudi bezala.