Albistegi publikoa
Idazle izaten ikasten Elgoibarko aterpetxean (Urruzunotarrak)
Naiz.info albistegian
Gaur egun euskal literaturan eta kazetaritzan bidea egiten ari diren askok Urruzuno Literatur Lehiaketan egin zuten elkarrekin topo aurreneko aldiz. Gaztetxoak ziren, nerabeak, sari hau egokitu zitzaienean eta idatzitako lehendabiziko testu haiek liburuan bilduta ikusi zituztenean. Urteak joan, urteak etorri, Urruzunok aurrera jarraitu du, zenbait aldaketarekin. Aurtengo sarituekin egoteko aukera izan dugu, Elgoibarko Aubixa aterpean.
1985 urtean sortu zen Urruzuno Sariketa, Bigarren Hezkuntzako ikasleen artean euskara eta literatura sustatzeko helburuarekin. Ordutik hona 500 neska-mutil baino gehiago izan dira sarituak Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza Sailak deitutako lehiaketa honetan. Horien artean, Harkaitz Cano, Aitor Sarriegi, Xabi eta Fredi Paya, Jose Luis eta Araiz Padron, Ainara Gorostizu, Arkaitz Estiballes, Leire Bilbao, Irati Goikoetxea, Garikoitz Berasaluze, Mikel Peruarena, Jon Benito… gaur egun euskal letretan, bertsolaritzan edo kazetaritzan izen ezagunak direnak, alegia. Aurten aurkeztutako lanak Urtzi Urrutikoetxeak, Castillo Suarezek, Miren Agur Meabek, Katixa Agirrek eta Leire Bilbaok epaitu dituzte.
Iaz arte, 14 eta 18 urte bitarteko hogei gaztetxo sarituek 300 euroko poltsa, hamar eguneko bidaia eta saritutako lanekin argitaratutako liburu sorta ederra jaso izan dute. Egonaldi horiek Europako hainbat naziotan izan dira, hala nola Irlanda, Eslovenia, Austria edo Suitza, baina murrizketak Urruzunora ere iritsi dira eta aurtengo saria apalagoa izan da, baina beharbada egokiagoa etorkizuneko idazleak prestatzeari begira. Izan ere, astebeteko egonaldia egiten ari dira aurtengo sarituak –«aipamendunak», hobeto esanda– Elgoibarko Aubixa aterpean, Xabi Paya eta Yolanda Arrieta lagun dituztela. Eta bi idazle horiek, dakitena –dakitenaren zati bat, denborarik ezean– erakusten ari zaizkie urruzunotarrei.
... ... ...
Erreportaje osoa irakurtzeko : http://www.naiz.info/eu/actualidad/noticia/20120906/idazle-izaten-ikasten
Yolanda Arrieta, Urruzunotarrekin
Idazle izaten ikasten Elgoibarko aterpetxean

