Albistegi publikoa
Lauaxetaren lanak Interneten, bere heriotzaren 75. urteurrenean
Albiste hau ere Argia.cometik hartu
dugu:
Lauaxetaren lanak Interneten, bere heriotzaren 75.
urteurrenean2012-06-25
Estepan Urkiaga Lauaxeta idazle eta kazetaria (Laukiz, Bizkaia, 1905) 1937ko ekainaren 25ean fusilatu zuten Gasteizko Santa Isabel hilerrian. Armiarma webguneak Interneten jaso ditu bere obra gehienak: Bide barrijak (1931), Arrats beran (1935), poema solteak (1925-1937), poema itzuliak (1927-1931), Poesia kaiera (antologia), ipuin eta artikulu bilduma eta antzezlanak. E-book moldean ere eskura daitezke
Armiarmaren atarian Lauaxetaren lanez gain hainbat idazlek berari buruz
idatzitakoak ere jaso dituzte. Salbatore Mitxelenaren Gorputz dago
gudaria poema (Lauaxeta fusilatu eta bi urtera idatzi zena), Gabriel
Arestiren In memoriam (1967) eta Ekainaren 26 egun (1970),
Bernardo Atxagaren Lauaxeta gogoan (1976), Ibon Sarasolaren
Lauaxeta paredoian (1980) edota Koldo Izagirreren Lauaxetaren
betaurrekoak. Euskal idazle askoren inspirazio iturri izan da eta da
oraindik Lauaxeta.

Lauaxetaren literatur lanak oroimen digitalean egongo dira

