Albistegi publikoa
Googlek desagertzear dauden 3.000 hizkuntzekin webgunea prestatu du eta euskara ez du sartu
Argia.comen irakurri dugu
albistea
Googlek desagertzear dauden 3.000 hizkuntzekin webgunea prestatu du eta
euskara ez du sartu2012-06-25
Arriskuan dauden Hizkuntzen Proiektua abian jarri du Googlek Alliance for Linguistic Diversity elkartearekin batera. Guztira 3.000 hizkuntzaren erreferentziak sartu dituzte, eta nabarmentzekoa da bilatzaile erraldoiak ez duela euskara desagertzear dauden hizkuntzen artean sartzen.
"Kultura aniztasuna gordetzeko pauso garrantzitsua da", Clara Rivera Rodríguez eta Jason Rissman ekimeneko zuzendarien ustez. 2100. urtea baino lehen desager daitezkeen hizkuntzen alde sareak eskaintzen dituen zerbitzuak erabiltzea proposatzen dute, hala nola, Youtube.
Gune berriak, hizkuntza hauen oinarrizko informazioa ematearekin batera, datu eta dokumentu berriak gehitzeko aukera ere ematen dio erabiltzaileari, hala nola, testuak, bideoak eta audioak. "Jendeak bere jakinduria eta bere ikerketak gune honetan parteka ditzake, horrela edukiak eguneratuta mantentzen lagunduz".
Euskararen inguruan desagertzear dauden hizkuntzak gune honen arabera: bretoiera, okzitaniera, aragoiera eta asturiera.
UNESCOren arabera, euskara desagertzear da
Dena den, UNESCOren arabera, 2.500 dira munduan desagertzeko arriskuan dauden hizkuntzak, eta euskara horietako bat da. 2009an aurkeztutako Arriskuan diren munduko hizkuntzen atlas-ean jasotzen da baieztapen hori.
Mailaketa ezberdina egiten du erakundeak, eta euskara "egoera ahulean" dela dio.
---

