Albistegi publikoa

"Diglosiaren inguruko monografia, BAT aldizkarian"-ri erantzun

Soziolingustika Klusterraren berripaperean irakurri dugu albistea. Hala diote:

BAT ALDIZKARIAREN 79-80 ZENBAKIA EUSKALTZAINDIAREKIN LANKIDETZAN KALERATU DA.
Soziolinguistika Klusterrak BAT Soziolinguistika aldizkariaren 79/80 zenbaki bikoitza Euskaltzaindiarekin elkarlanean argitaratu du, eta abenduaren 23an aurkeztu zen Bilboko Euskaltzaindiaren egoitza nagusian.

Berezia da zenbakia -hitzaurrean eta aurkibidean ikus litekeen moduan- azken urteetan euskal soziolinguistika arloko gai nagusienetako bati heldu baitio Mikel Zalbide euskaltzainak, gai zentral eta monografiko modura lantzeko: Diglosia.

Gainera, txosten horretan planteatzen diren gaiei erantzunez Euskal Herriko zazpi soziolinguistek eman diote erantzuna, artikulu laburren bitartez. Honakoak dira saio honetan parte hartu duten lagunak: Paula Kasares, Iñaki Martinez de Luna, Julen Arexolaleiba, Maria-Jose Azurmendi, Xabier Isasi, Lionel Joly eta Joxe Manuel Odriozola.

Diglosia terminoaren jatorria eta ibilbidea argitu du Zalbidek txostenean, bere jatorritik 1959ra arteko ibilbidea; Greziatik Ferguson-era, ondoren, Fishman-en ekarpena parez pare ezarriz. Herrialde Katalanetatik datorren Menderatuen diglosiaren bidea ere zehatu du bere indarguneak eta ahuleziak erakutsiz. Azkenik, Euskal Herrian izan duen garapenari begirada oso sakona eskaini dio, tartean, sona handiko beste soziolinguista askoren ekarpenak ere bilduz.


Hemen duzue monografiaren aurkibidea:
DOSSIERRA: DIGLOSIA
013 - 01. Diglosiaren purgatorioaz. Teoriatik tiraka. Mikel Zalbide
155 - 02. Ereiten jarraitu behar dugu; ezin, bestela, purgatorioari eutsi!. Julen Arexolaleiba
165 - 03. Mikel Zalbideren Diglosiaren purgatorioaz lanari buruz hausnarketak. Maria-Jose Azurmendi
175 - 04. Terminologiak anpara gaitzala. Xabier Isasi
187 - 05. Diglosiaren purgatorioaz artikuluari buruzko iritzi bat. Lionel Joly
199 - 06. Diglosiaren purgatorioaz iruzkin kritikoa. Paula Kasares
207 - 07. Mikel Zalbideren Teoriari tiraka. Diglosiaren purgatorioaz izeneko
ponentziari emandako erantzuna. Iñaki Martinez de Luna
215 - 08. Euskal purgatorioa iraungi zenekoa. Joxe Manuel Odriozola
225 - 09. Hamar ondorio, gazi gozo. Mikel Zalbide

GUREAN
257 - Soziolinguistika i(ra)kastearen plazeraz, Xamar-ekin solasean. Belen Uranga
267 - Lanparak eta ispiluak soziolinguistika ezagutza zabaltzeko. Mahai ingurua. Arkaitz Zarraga
281 - Irudimen eta heziketa soziolinguistikoa. Herrialde Katalanetan heziketa soziolinguistikoa
dibulgatzea eta lantzea. Jordi Solé i Camardons

301 - Euskara: politika, inkestak eta erabilera. Xabier Isasi


Erantzunaren izenburua

Erantzuna