Albistegi publikoa
Euskarazko palindromo lehiaketa. Eta
Sustatutik jaso dugu albistea:
© cc-by-sa AED (Arrasate euskaldun dezagun) ¦ 2012-01-23 ¦ 08:45 ¦ Hizkuntza
Bigarrenez, Arrasate Euskaldun Dezagun elkarteak (AED) Euskarazko Palindromo lehiaketa antolatu dugu. Diotenez, euskarazko palindromoen lehen lehiaketa 1923an "Kirikiño"k antolatu zuen eta 150 palindromo jaso ziren. Iazko lehiaketara aurkeztutakoak kopuru horretara heldu ez ziren arren, jasotako uzta oparoa izan zen. Ea aurtengoan gehiago lortzen ditugun!
Iaz antolatu genuen AED elkarteak euskarazko lehenengo palindromo lehiaketa.
Hona hemen lehenengo edizioko palindromo irabazleak:
- Euskal Herriko onena:
UTZI PENAK ANE; PIZTU!
Juan Mari Agirreurreta Aretxabaletarrak egina. - Arrasateko palindromo onena:
ATZO, AROTZA, ZERUAK ERREKA UREZ AZTORA OZTA
Aitor Bengoa Malbadirena
Aurtengoan ere uzta polita jasoko dugulakoan, otsailaren 15a
bitartean izango da lehiaketara aurkezteko aukera.
Informazio gehiago, hemen: http://sustatu.com/1325002076

