Albistegi publikoa
Sareko Euskal Gramatika eskura dugu
Sareko Euskal Gramatika denon eskura jarri
du EHUko Euskara Institutuak. Atzo
aurkeztu zuten. Sustatuk
honela jaso zuen berria:
Sareko Euskal Gramatika aurkeztu dute
© cc-by-sa Sustatu ¦ 2011-03-31 ¦ 14:55 ¦ BWEB
Gaur aurkeztu du EHUko Euskara Institutuak Sareko Euskal Gramatika. Wiki baten itxura dauka, adibideekin eta irudiekin ilustratua (irudietan, aurkikuntza bitxiak ere bai, bide batez). Kontsultarako, bi helbidetatik abiatzea onena:
Gramatika batean agertzen ez diren hainbeste lanabes erabiltzen da sarean: testuak, argazkiak, irudiak, barneko eta kanpoko estekak (hizkuntza desberdinetan)... Lanabes horiek guztiak ageri dira SEGen.
Sareko Euskal Gramatika nolakoa den eta nola erabili daitekeen azaltzeko bideo hau jarri dute
Euskara Institutuaren webgunean
UPV - SEG EUSKARA from Signo Digital on Vimeo.

