Albistegi publikoa
"Euskalaklip" gazteentzako bideo lehiaketa, Korrika kulturalaren baitan
HNTIrun / 2011-01-28 12:04:29
Korrika 17ko kultur ekitaldien artean
EuskalaKlip
bideo lehiaketa antolatu dute, gazteei zuzenduta bereziki.
http://www.korrika.org/?p=339
Baldintzak: (Bideo honetan ikus ditzakezue: http://www.youtube.com/watch?v=uR0L5ok8Lbs)
Bideoa sortzeko baldintzak:
- Bideo-klip formatua (bideo laburrena) erabiltzea.
- Bideoek gehienez 3 minutuko iraupena izatea.
- Korrika 17ren leloa, Maitatu, ikasi, ari… euskalakari*, gutxienez behin erabiltzea.
- Bideoaren hasieran “kortinilla” hau txertatu: Euskalakari
Baldintza teknikoak:
- Bideoaren formatua: MP4 edo AVI.
- Gehienezko tamaina: 50 MB.
- Bidaltzerakoan, ZIP formatuan helaraziko da, hau da, konprimituta; eta mezuaren goiburua Euskalaklip izango da.
- Parte-hartzaileei derrigorrez erabili beharreko 3 segundoko bideo sarrera helaraziko zaie bideo guztiak berdin has daitezen.
- Bideoak korrika17@gmail.com helbidera bidali beharko dira, otsailaren 25a baino lehen. Edozein argibidetarako helbide horretara jo beharko dute parte-hartzaileek.
Sariketa:
- Bozketa on line egingo da. Korrikaren web-gunean emandako botoen bitartez, erabiltzaileek aukeratuko dute irabazlea, martxoaren 4a baino lehen. Erabiltzaileen aukeraketarekin batera, epaimahaia sortuko dugu azken hautaketa egiteko.
- Saria Mac gailu bat izango da.

