Albistegi publikoa

'Beranduegi" sareko telebista hasi da emititzen

HNTIrun / 2011-01-20 09:37:37

Argia.com produktu berri bat hasi zaigu eskaintzen bere multimedia atal aberatsean (film laburrak, dokumentalak, ekitaldiak...). Beranduegi albistegi ironikoa eta laburra da eskaintza berria.

Hona hemen Sustatun egin duten aurkezpena:

© cc-by-sa  Argia.com ¦ 2011-01-19 ¦ 07:52 ¦ Telebista

Beranduegi gatoz, bai. Badakigu telezaborrak hartu dizula egongela. Txutxumutxu, pilota partidu, reallity show eta informazio transgenikoek burmuina kutsatu dizute. Bai, guri ere bai. Horregatik erabaki dugu ARGIAn, astean behin Interenterako propio pentsatutako telebista saio bat egitea. Euskarazkoa. Ironikoa. Berritzailea. Laburra, baino sakona.

Beranduegi... ohiko albistegi bat egiteko.

Bideoa ikusteko: http://vimeo.com/18912494
 

Atalak

Ondorengo atalek osatu dute estreineko saio hau:

Bota zure erantzuna!