Albistegi publikoa
"Gaurko Hitzaren 2. urteurrena (Lexikoa aberasteko bideoak)/"-ri erantzun
Maite Goņik (Ordiziako Jakintza ikastolako irakaslea eta Euskaljakintza web proiektuaren
arduraduna) "Gaurko
hitza" ekimenaren (lexikoa aberasteko bideotxoak) 2. urteurrenaren
berri ematen digu eta denon lankidetza eskatzen du Sustatuko
albiste honetan:
---
Gaurko Hitzaren 2. urteurrena: 30 hitz, 30 bideo, 30 definizio pertsonal eta goxo
Š cc-by-sa Maite Goņi Ļ 2010-11-04 Ļ 08:38 Ļ Letrak Sare Kantoitik
Ziurrenik ados egongo zarete nirekin esaten badizuet egunero-egunero edozer egiten denean, urteak joan eta urteak etorri, edozer hori mantentzea ez dela batere erraza izaten. Horregatik, aste honetan, Gaurko Hitza ekimenaren 2. urteurrena dela dela eta, urteurren hori behar bezala ospatzea ondo legokeela bururatu zait. Ospakizun honetan ez dira pintxoak eta edariak egongo; hitzak, ordea, bai.
---
Gauzak horrela, ekimena aurrera eramateko zuen kolaborazioa eta sormena behar-beharrezkoak ditut, eta horiek garatu eta gauzatzeko proposamen batekin natorkizue. Badakit denok oso lanpetuta gabiltzala (Twitterreko mezuak jarraitzea nahikoa da horretaz jabetzeko); halere, tartetxo bat izanez gero, ondorengoa egitea proposatzen dizuet:
- Grabatu bideo bat esanez: "Gaurko hitza da ........ " (eten puntuetan bakoitzak hautatzen duen hitza doa).
- Youtubera igo eta niri esteka (URLa) helarazi.
Horixe da guztia eta horrekin nahikoa da. Dena den, aukeratutako hitza azalpen batez osatu nahi baduzue (hitz hori hautatzearen arrazoia eman), sinonimoren bat edo beste gehitu, testuinguruan kokatu (hitz hori esaldi batean ipini) edo beste edozer (zuei bururatzen zaizuen oro) ongi etorria izango da, ez dago esan beharrik!
Kanal bat sortu dut youtuben, Gaurko Hitza, eta zuek bidalitako bideo guztien estekak nire playlistera gehituko ditut. Hortxe azalduko gara denok. Goian itsatsitako bideoan ikus dezakezuenez, dagoeneko Gaurko Hitzaren lagun batzuk animatu zaizkigu. Bideo-jogailuaren ezker-eskuineko geziekin, aurrera eta atzera egin dezakezue.
Adibide bat
agiraka egin from Maite Goņi on Vimeo.
Maite Goņiren bideo gehiago (Gaurko hitza proiektukoak eta bestelakoak)
http://vimeo.com/14710455

