Albistegi publikoa
Europako hizkuntza gutxituetako adituak Donostian bilduko dira
HNTGetxo / 2010-02-10 23:00:55
Hilaren 18 eta 19an Donostian izango dira Hizkuntza Aniztasunaren Sustapenerako Europar Sareko zuzendaritzako kideak. Sarea Europako hizkuntza gutxituen interesak defendatzeko jaio zen 2007an eta bertan administrazioak, Gobernuz Kanpoko Erakundeak eta hizkuntzen alde lan egiten duten elkarteak daude. Donostiako bileraren helburua izango da lobby bat sortzea, Europar Batasunean hizkuntzen inguruan hartzen diren erabakietan eragin ahal izateko. Eusko Jaurlaritzak HABEren egitasmoen inguruko azalpenak emango ditu.

