Albistegi publikoa

"Hizkuntzaren estatusak eragin betea du ikaskuntzan"

HNTGetxo / 2010-01-20 13:29:44

Eleaniztasuna, hizkuntzen irakaskuntza bateratua, hizkuntz transferentzia... Hezkuntzan ahoz aho dabiltzan terminoak dira, sarri bakoitzak zer adierazi nahi duen ondo jakin gabe. Kontzeptuok astintzen lagundu digu Dolz-Mestre katedradunak.

Azaroko sinposioan, EHUn, (Eleaniztasunaren eta Hizkuntzen Irakaskuntza Bateratuari buruzkoa) berrogei bat lagunek hartu zuten parte. Hainbat herrialdetatik etorritakoak ziren: Frantzia, Suitza, Suedia, Aljeria, Argentina, Brasil, Kamerun eta Euskal Herriko ikertzaileak ziren tartean, denak ere irakaskuntza arloan lanean ari direnak. Sinposioaren antolatze lanetan parte hartu zuen Dolz-Mestrek (Morella, Herrialde Katalanak, 1957). Lotura honetan Dolzi egindako elkarrizketa duzu.

Bota zure erantzuna!