Albistegi publikoa
"Erabilerari buruzko gogoetatxoa egin du Anjel Lertxundik Berrian"-ri erantzun
Gaurko berrian bere eguneroko zutabetxoan Anjel
Lertxundik erabilerari buruzko
iruzkintxo hau argitaratu du
Takateko ederra
Anjel Lertxundi, BERRIA 2009-10-29, Hitz beste zutabean
Euskarari buruzko blog batean, Idazkolako takatekoak izenekoan, aspaldion irakurri dudan erabilerari buruzko hausnarketa interesgarrienetako bat topatu nuen atzo:«Lizardik bezala, noranahiko hizkuntza nahi genuke guk, baina gure kezka bestelakoa da; orain, arazoa ez da hizkuntza larrekoa dugula, halakoa ere behar dugula baizik».
Geure samarrak egin ditugu eskolak eta unibertsitatea; ez ditugu atzo
bezain arrotz nanoteknologiako Liliput eta makrobiotikaren gizena;
zortzigarren probintzia bat antolatzen ari gara sarean euskararentzat. Baina
arkupeak, plazak, tabernak, futbol zelaiak, esku sartzen ibiltzeko
kale-kantoiak, trapitxeoak egiteko komun zuloak galtzen baditugu, zer?
Noranahiko hizkuntza, jakina, Lizardi zorrotz ari zen. Baina uko egiten
badiogu eguneroko jardun arrunt bizienari, noranahikoa ito egingo zaigu
nongotasunak ematen duen bizigarririk gabe.

