Albistegia
Zorionak Iparrorratza!
ireide / 2008-10-27 03:12:12
Unibertsitatea.net atariko Iparrorratza orientazio zerbitzua Ikasketa- eta Lanbide- Orientabiderako I. Educaweb sariketan finalista geratu da. Informazio inpartziala, pertsonalizatua, euskaraz, on line eta doan eskaintzen du.
Iparrorratza, UEUk diseinatu eta sustatu duen orientazio zerbitzua da eta Unibertsitatea.net atarian dago 2008ko otsailaz geroztik. Unibertsitate alorreko zalantzen gaineko informazio inpartziala eta pertsonalizatua eskaintzen du, euskaraz, on line eta doan. Hainbat gairi buruzko ikasketa-orientazioa eskaintzen da, besteak beste: titulazio jakin bat lortzeko lekuak, gradu eta graduondoko titulazioei buruzko informazioa, batxilergoko edo lanbide-heziketako ikasketen eta unibertsitatekoen arteko erlazioa, unibertsitatean hasteko irizpideak, matrikulazio-prozesua, curriculum-lerroen hautaketari buruzko orientabidea, lan-munduaren eta ikasketen arteko egoera... eta jadanik 100 galderatik gora jaso ditugu.Educaweb-ek egindako errekonozimenduak aurrera ekiteko indarra ematen digu eta hainbat dira jadanik atala osatzen joateko ditugun ideiak. Zuetariko norbaitek ekarpenen bat egin nahi badu edo etorkizunean sortu daitezkeen zereginetan parte hartzeko prest badago besoak zabalik hartuko ditugu.
Informazio gehiago: Udako Euskal Unibertsitatea, Zuriņe Etxanobe, ataria@ueu.org

