Albistegia

UEUren Ikastetxe Nagusia: 2007ko udazkeneko eskaintza (Eibar)

ireide / 2007-10-01 05:59:20

2007ko udazkenean UEUren Ikastetxe Nagusiko eskaintza 9 ikastarok osatuko dute:

ARGIBIDEAK

Matrikula epea: Irailaren 14tik urriaren 9ra

Matrikulazio bideak: www.ueu.org

Argibideak: UEU- Isasi-Markeskoa Jauretxea - Otaola, 1. 20600 Eibar -tfnoa: 943 82 14 26 faxa: 943 82 06 16 - markeskoa@ueu.org

INFORMAZIO GEHIAGO

Web semantikoa minuskulaz, mikroformatuak eta beste teknologia. Ikusi hemen

Tim Berness Lee-k proposatu zuen WEB SEMANTIKOaren ideia gauzatzeko aukera oraindik urrun ikusten denean, Interneti balio semantiko gehiago ematen dioten zenbait teknologia sortzen hasi dira. Teknologia horiek gure infor-mazioa baliagarriagoa eta aberatsagoa egiten dute. Horien artean Mikroformatuak, RDFa, GRDDL aurkitzen ditugu.

Ikastaro honetan batez ere mikroformatuetan sakonduko da nahiz eta aipatutako besteak horiek ere jorratuko diren. Mikroformatuak gaur egungo Interneten erabiltzen diren estandarrak erabiliz bertan dagoen informazioari zentzu semantiko bat emateko jaio dira.

Mikroformatuetan oinarrizko proposamenak pertsonak jartzen ditu makinen aurretik. Sortzen den informazioa irakurtzeko gaitasuna izango dute pertsonek baina baita makinek ere. XHTMLk XMLn egindako formatu konkretu bat izanik informazioa gordetzeko aukera ematen baitu.

IRAKASLEA: Gorka Julio Hurtado, Informatikan ingeniari teknikoa.

Podcasting eta eduki sindikazioa. Ikusi hemen

Podcasta audio eta bideo edukiak zabaltzeko era berritzaile bat da. Edukien sindikazioak erabiliz audio eta bideo edukiak hedatzeko eta hauetara harpidetza egiteko aukera ematen du.

Komunikatzeko era berri honek gure informazioa eduki multimedietan hedatzeko eta erabiltzaileak eduki horietara harpidetzeko aukera ematen du. Elkarte, enpresa, talde, pertsonen komunikazioa gauzatzeko tresna berri bat da.

IRAKASLEA: Gorka Julio Hurtado. Informatikan ingeniari teknikoa.

Barreterapia. Ikusi hemen

Zer da barrea? Erantzun mekanikoa edo fisiologikoa? Ala barneko emozioak agerrarazten dituen jarduera psikologiko baten ondorioa? Zerk sortzen digu barrea? Txiste edo txantxa umoretsu bat entzuteak, albokoak estropezu egiteak, norbera agerian gelditzeak, kilimak jasotzeak....

Barre egitea mesedegarria dela ziurra da; are gehiago, zenbait sendagileren ustean, gaixotasunak uxatzeko metodo merke eta eraginkorra da.

Beraz, osasuntsu eta alai bizi nahi baduzu, etorri ikastarora. “Barrea da lurraldeko herri guztiek espresatzeko erabiltzen duten hizkuntza bakarra”. Charlie Rivel

IRAKASLEAK: Edurne Lasa, Magisteritza eta Pedagogia Terapeutikoan diplomatua, UEUko kidea eta aktorea; eta Jose Mari Larrañaga, aktorea eta UEUko kidea.

Komunikazio eraginkorreko teknikak. Ikusi hemen

Ikastaro praktiko honen helburua da parte hartzaileek lehenengo moduluan bereganatutako komunikazio teknika eta tresnetan sakontzea, eta helburu horren arabera dago egituraturik. I. Modulu horretan, parte hartzaileak pertsona arteko komunikazioaren prozesuan dauden arlo desberdinekin kontaktua izan zuen (hitzezko eta hitzik gabeko komunikazioa, gorputza erabiltzea, barne egoerak, ahotsaren eta hitzezko edukiaren alderdiak). Orain, II. modulu honetan, ikasleak alderdi horiek sakonago lantzeko bidaia eginen du, eta bere trebetasunak, ahal dela, gehiago zabalduko ditu.

Lan honen corpusa hainbat teknikak osatzen dute: giza bikaintasunaren azterketa, Programazio Neurolinguistkoa eta, jakina, entrenatzailearen jakinduria pertsonal guztia

IRAKASLEA: Gotzon Carcar, Coach pertsonala eta enpresariala.

Zelako idazkera halako izaera: grafologia ikastaroa. Ikusi hemen

Idazten zoazela orria bukatu egiten zaizu? Hiru sinadura dituzu? Idatzi ahala marrazteko joera daukazu? Letra larriz idatzi eta nekatu egiten zara? Txikitatik letra “txarra” daukazu? Letra denak askatuta irudikatzen dituzu? Zer esan nahi du oso txiki idazteak? Eta “i” letraren gainean borobila jartzeak? Eta… orri zurian ezin idatzi izateak? Eta…”zirrimarrak” egiteak? Eta… Begiratu honi…

Era honetan i d a z t e a k?

IRAKASLEA: Irune Ibarra. EHUko Didaktika saila. Prikologoa-grafologoa. UEUko kidea.

Oreka emozionalerako terapia naturalak. Ikusi hemen

Estres fisikoaren eta emozionalaren arteko harremana, estresaren funtzionamendua eta estresak sortzen dituen gaixotasunak aztertuko ditugu. Estresa bideratzeko estrategiak (buruzkoak, emozionalak eta fisikoak) ikasiko ditugu. Adimen emozionala zer den azalduko dugu, eta bere errekurtsoak ezagutuko. Asko desorekatzen gaituzten hiru emozio garrantzitsu landuko ditugu: beldurra, amorrua, erruduntasuna.

Estresa Terapia Naturalen bidez kontrolatuko dugu.

IRAKASLEA: Itziar Salegi Urbieta, Naturopata, Aromaterapeuta, Kiromusikoterapeuta, masajista, estetizista.

Nazioarteko gaiak. Ikusi hemen

Normalean gutxitan txertatzen dira aldagai historikoak eta beste aldagai ideologiko eta politologikoak. Egungo nazioarteko egoera ulertzeko II.M.Gn sortutako zenbait kategoria eta aldagai aztertuko ditugu egungo errealitatean txertatuz. Egungo nazioarteko Ordenu nahasia eta kontrajarria ulertzea da helburu nagusia.

IRAKASLEA: Gabirel Ezkurdia Arteaga, Soziologoa. UEUko kidea.

Feminismoaren historiak eta ekoizpenak. Ikusi hemen

Ikastaroan, gure testuinguru kultural eta politikoan feminismoak izan dituen aldarrikapenak, aldarrikapenak antolatzeko moduak eta akademian izan duen garrantzia aztertu nahi dugu.Mahai-inguruekin, batetik, edozein gizarte-mugimenduren historian barrena hausnarketak aurrera egitea zein garrantzitsua den helarazi nahi dugu, honako kasu konkretu honetan, feminismoaren historian barrena. Bestetik, feminismoak, historian zehar, aldarrikapen ezberdinak eta aldarrikapen berberak plazaratzeko zein antolamendu modu erabili dituen ikusi nahi dugu. Bukatzeko, egun, mugimendu feministek beraien aldarrikapenak aurrera eramateko orduan erabiltzen duten estetika eta estetika horrek aurresuposatzen dituen komunikaziorako bideak aztertuko ditugu.

IRAKASLEA: Maider Zilbeti, UEUko antropologia sailburua.

Ipuinen mekanika: ipuinen azterketa metodo berri bat w. websterren bilduma arakatuz. Ikusi hemen

Ahozko ipuinak hobeto ulertzeko modu bat sailkapena da, eta ez alferrik, munduaren buelta osoko kulturetan ipuinek mekanika bat eta bera erabiltzen baitute. Berdintzen dituen ezaugarri horrez gain, desberdintzen dituzten moldeak dauzkate, zaletasun propioak, asmatutako moldeak eta oihartzun zaharrak...

Ipuinen mekanika ulertzen saiatuko gara, giza geografia aztertuko dugu, ipuinak eredu nagusietan multzokatuko ditugu, heroiak hartzen duen (irten)bideaz hitz egingo dugu, eta zein sentimendu hanpatu nahi den ipuinarekin. Eta hori guzti hori, Websterren eta bildumagile esanguratsuenen errepasoa eginez.

IRAKASLEA: Imanol Mercero Etxeberria, euskal filologian lizentziatua eta ipuinzalea.

ARGIBIDEAK

Bota zure erantzuna!

Erantzunak: