Albistegia
"UEU-k ikastaroak antolatu ditu Euskarazko Irakaskuntzarako Baliabide Zentruan (Nafarroa)"-ri erantzun
UEU-k Euskarazko Irakaskuntzarako Baliabide Zentruan (Nafarroa) antolatu dituen ikastaroak ondorengoak dira:
- Poetak kantari
- Interneteko baliabideak eta hauen aplikazio pedagogikoak. Ereduzko unitate didaktiko baten aurkezpena
- Ahozkotasuanren lanketa
Poetak kantari:
- Euskal poema garaikideekin osatutako kantutegi bat ezagutzea.
- Poesiara musikaren bidez hurbiltzea.
- Kantua eta poesia gelako tresna bihurtzea.
Emailea: Edu Zelaieta (UEU, EHUko irakaslea, idazlea)
Interneteko baliabideak eta hauen aplikazio pedagogikoak. Ereduzko unitate didaktiko baten aurkezpena
Web 2.0 izenez ezagutzen den Internet berriak eskaintzen dituen tresnak ezagutzea eta oinarrizko maila batean erabiltzen ikastea. Erabilera hutsari baino garrantzi handiagoa emanen zaio tresna hauek irakaskuntzan eduki dezaketen aplikazioez jabetzeari. Eredu gisa, unitate didaktiko baten aurkezpena egingo da.
Emailea: Maite Goņi eta Mikel Etxarri (UEU, Jakintza ikastolako irakasleak)
Ahozkotasunaren lanketa
- Ahozko hizkuntzaren izaeraz ohartzea, eskolako eremuan bereziki.
- Eskolan ahozkoaren irakaskuntzaren gainean egiten diren jarduerak Identifikatzea
- Ahozkoaren gaineko jarduerak eta testu generoen programazioa era sistematikoan mailaka edo zikloka planifikatzeko irizpideak eta metodología aztertzea.
- Ikasturtean bertan erabilgarri izango diren ahozkoa lantzeko jarduera berriak eraikitzea.
Emailea: Leire Diaz de Gereņu (UEU)
IZEN EMATEA: Irailaren 1etik 30era, ondorengo webgunean:
http://www.pnte.cfnavarra.es/eibz/ikastaroak/ikas_didaktikoak.htm
IKASTAROEN GAITEGIAK:
- Poetak kantari - ikusi hemen
- Interneteko baliabideak eta hauen aplikazio pedagogikoak - ikusi hemen
- Ahoskotasunaren lanketa (lotura gune honekin - ikusi hemen
ARGIBIDEAK: Saioa Jaime - nafarroa@ueu.org - 948 36 25 63

