Albistegi publikoa

Berria Abian da IRALEren Kontsulta Zerbitzua


HNTGetxo / 2012-02-02 14:23:02

Abian da IRALEren Kontsulta Zerbitzua

2012/01/31

Urtarrileko lehen egunetatik, abian da kontsulta-zerbitzua haien webgunean (http://www.irale.hezkuntza.net/web/guest/kontsulta-zerbitzua). Aurrerapausoa, dudarik gabe, kontsulta-gaiak argitzeko.

Berria ASMOZ Tv eta Soziolinguistika TB abian dira


HNTIrun / 2012-02-02 12:51:38

Eusko Ikaskuntzak eta Soziolingustika Klusterrak TB kanal bana martxan jarri dute (on-line).

* ASMOZ TV-k (http://www.youtube.com/asmoztv)honela aurkezten du bere burua "Hezkuntza edukiak ezagutarazteko, ASMOZ fundazioaren kanala.". Besteak beste honelako edukiak lantzen ditu une honetan:

* Soziolinguistika  Telebistan (http://vimeo.com/channels/soziolinguistikatb) klusterrak antolatutako hitzaldiak jasotzen dira, besteen artean:

Berria R ikastaroen ziurtagiriak


HNTGetxo / 2012-02-01 10:10:39

Ez dago jadanik R ikastaroen ziurtagiririk zertan eskatu. Izan ere,  Hezkuntza Sailak orain arteko R ikastaroei dagozkien ziurtagiri guztiak irakasle.net webgunera irauliko ditu (ikus ziurtagirien atala), bestelako ziurtagiriekin egiten duen bezala. Inoiz halakorik behar duenak esandako tokian izango ditu ikusgai, eta bertatik inprimatu eta eskuratu ahal izango ditu. Berri ona, ezta?

Berria Euskarazko wikipediari bultzada


HNTGetxo / 2012-01-30 11:02:12

Kultura Sailak erabaki du jabetzan dituen jatorrizko eta egokitutako euskarazko edukiak Wikipediaren bidez sareratzea.

Ekimen horri esker, Wikipediaren euskarazko edizioak 110.000 sarrera baino gehiago ditu 2011ko abendutik. Europatik atera gabe, euskarak baino askoz hiztun gehiago dituzten hizkuntza batzuk (grekoa eta letoniera, kasu) ez dira kopuru horretara hurbiltzen. Teknologia berriak eragin onuragarria izaten ari dira euskararen berreskurapenean.Guztia irakurtzeko egin klik hemen.

Berria V. Euskal Soziolinguistika Jardunaldiak otsailaren 24an: izen-ematea ireki ida


HNTIrun / 2012-01-30 09:20:56

Sustatun irakurri dugu albistea:

© cc-by-sa  Sustatu ¦ 2012-01-27 ¦ 09:43 ¦ Hizkuntza

V. Euskal Soziolinguistika Jardunaldiak Donostian izango dira datorren otsailaren 24an, Kulturgintza euskararen garabidean izenburupean. Dagoeneko ikusgai dago egitaraua, eta izena-emateko epea ere zabalik dago otsailaren 21 arte.

Jardunaldia hausnarketa teorikoan eta maila aplikatuan euskalgintzan ari direnei zuzentzen zaie. Ikerlarien, unibertsitateko irakasleen, eta ikastetxeetan, lan munduan eta administrazioan euskararen normalizazioan ari direnen topagune izan nahi du. Horretarako, hitzaldiak eta lan-saioak antolatu ditugu. Aurten arreta berezia jarri diogu etorriko zareten guztiek parte hartzeko aukera izan dezazuen.

Jardunaldiak otsailaren 24an izango dira, Miramongo Zientziaren Museoan (Donostia), goizeko 9etan hasita eta egun osoz.

Informazio guztia Soziolinguistika klusterraren webgunean eta izen-ematea ere webgunean bertan egin behar da.

  • Informazio gehiagorako:
    jardunaldia@soziolinguistika.org / 943 592556.

Berria Diglosiaren inguruko monografia, BAT aldizkarian


HNTIrun / 2012-01-27 09:31:22

Soziolingustika Klusterraren berripaperean irakurri dugu albistea. Hala diote:

BAT ALDIZKARIAREN 79-80 ZENBAKIA EUSKALTZAINDIAREKIN LANKIDETZAN KALERATU DA.
Soziolinguistika Klusterrak BAT Soziolinguistika aldizkariaren 79/80 zenbaki bikoitza Euskaltzaindiarekin elkarlanean argitaratu du, eta abenduaren 23an aurkeztu zen Bilboko Euskaltzaindiaren egoitza nagusian.

Berezia da zenbakia -hitzaurrean eta aurkibidean ikus litekeen moduan- azken urteetan euskal soziolinguistika arloko gai nagusienetako bati heldu baitio Mikel Zalbide euskaltzainak, gai zentral eta monografiko modura lantzeko: Diglosia.

Gainera, txosten horretan planteatzen diren gaiei erantzunez Euskal Herriko zazpi soziolinguistek eman diote erantzuna, artikulu laburren bitartez. Honakoak dira saio honetan parte hartu duten lagunak: Paula Kasares, Iñaki Martinez de Luna, Julen Arexolaleiba, Maria-Jose Azurmendi, Xabier Isasi, Lionel Joly eta Joxe Manuel Odriozola.

Diglosia terminoaren jatorria eta ibilbidea argitu du Zalbidek txostenean, bere jatorritik 1959ra arteko ibilbidea; Greziatik Ferguson-era, ondoren, Fishman-en ekarpena parez pare ezarriz. Herrialde Katalanetatik datorren Menderatuen diglosiaren bidea ere zehatu du bere indarguneak eta ahuleziak erakutsiz. Azkenik, Euskal Herrian izan duen garapenari begirada oso sakona eskaini dio, tartean, sona handiko beste soziolinguista askoren ekarpenak ere bilduz.


Berria Euskarazko palindromo lehiaketa. Eta


HNTIrun / 2012-01-26 09:20:14

Sustatutik jaso dugu albistea:

© cc-by-sa  AED (Arrasate euskaldun dezagun) ¦ 2012-01-23 ¦ 08:45 ¦ Hizkuntza

Bigarrenez, Arrasate Euskaldun Dezagun elkarteak (AED) Euskarazko Palindromo lehiaketa antolatu dugu. Diotenez, euskarazko palindromoen lehen lehiaketa 1923an "Kirikiño"k antolatu zuen eta 150 palindromo jaso ziren. Iazko lehiaketara aurkeztutakoak kopuru horretara heldu ez ziren arren, jasotako uzta oparoa izan zen. Ea aurtengoan gehiago lortzen ditugun!


Iaz antolatu genuen AED elkarteak euskarazko lehenengo palindromo lehiaketa.

Hona hemen lehenengo edizioko palindromo irabazleak:

Aurtengoan ere uzta polita jasoko dugulakoan, otsailaren 15a bitartean izango da lehiaketara aurkezteko aukera.

Informazio gehiago, hemen: http://sustatu.com/1325002076

Berria Euskaraz bizitzeko nahia: film laburren lehiaketa


HNTIrun / 2012-01-19 08:51:29

Sustatuk ekarri digu albistea:

Euskaraz bizitzeko nahia: film laburren lehiaketa

© cc-by-sa  Kontseilua ¦ 2012-01-18 ¦ 16:27 ¦ Hizkuntza eskubideak

Kontseiluak euskaraz bizi nahi dut dinamikaren barruan film laburren lehiaketa antolatu du. Aurkezpena Donostian egindako prentsaurrekoan egin dute Kontseiluko idazkari nagusi Paul Bilbaok eta zinema zuzendari Imanol Rayok. Rayo epaimahaikideetako bat izango da. Martxoaren 18ra bitartean aukera du nahi duen orok euskaraz bizitzeko nahia gai hartuta film laburra egin eta lehiaketan parte hartzeko

Berria Euskaraz seguru gidaliburua


HNTIrun / 2012-01-10 09:07:44

Oporretan ginela argitaratu zuen albistea ZuZeu.comek. EHUk AZLei begira (Admmistrazio eta Zerbitzuetako Langileentzako alegia) prestatutako gidaluburua aurkezten zaigu. Gidaliburuaren edukia ikusita, AZLentzako ez ezik irakasleontzako ere baliagarri izan daitekeela iruditzen zait.
Hemen duzue ZuZeu.comek zioena:
---

EHUko AZPko langileentzat idatzitako gidaliburua duzue Euskaraz seguru hau. Euskaraz lan egiteko autonomia eta segurtasuna irabaztea da gidaliburu honen helburua. Baina, era berean, modu fresko eta berri baten bidez.

Mendiko argazkiekin ilustratuta dago liburua, lanean euskara erabiltzeak dakarren ahalegina, ausardia, liberazioa, plazera eta atsegina irudikatu nahirik.

Emunen aholkularitzarekin egindako eskuliburua da.

---

Hemen gidaliburua jaisteko esteka: http://ehu.es/azpidazki/read_write/file/euskaraz_seguru_osorik_eta_ona.pd f

Eta hemen liburukia kuxkuxeatzeko aukera: http://issuu.com/azpidazki/docs/euskaraz_seguru_osorik_eta_ona?mode=window&backgroundColor=%23222222

(Erantzun bat)

Berria Llanfairpwll herriko ikasleak Ken Zazpiren Ilargia kantatzen


HNTIrun / 2012-01-09 14:42:47

Sustatuk ekarri digu albistea:
---
Mentopoliris goitizena duen euskaldun batek (ez dakigu bere benetako izena) bi hilabete praktika batzuetan egin ditu Galesko Llanfairpwll herriko eskolan, eta nolabait, euskaraz kantu bat irakatsi behar ziela pentsatu zuen. Ken Zazpiren Ilargia aukeratu zuen, eta horra emaitza. Kantariak 9 eta 11 urte artekoak dira, pianoan irakasle bat dago, baterian 9 urteko haurra, eta gitarran Mentopoliris bera.
---

Egileak honela aurkezten digu bideoa youtuben duen kanalean


Kaixo guztioi! hemengokoa ni naiz (Iñaki Piérola) Galeseko eskola bateko haurrekin abesten. Pasaden urtean 2 hilabete egon nintzen Llanfairpwll-en 3. kurtsoko praktikak egiten. Bertako jendea Euskal kulturarengan adierazten interesa zela eta 5-6 kurtsoko (9, 10 eta 11 urte, ez zekiten euskaraz egiten) haurrekin kanta bat prestatzea erabaki nuen. Abestia azken 2 astetan prestatu genuen eta azkenen egunetan, instrumentuak gehitu genituen; pianoa (irakasle bat), bateria (9 urteko haur bat) eta kitarra (ni neu).
Dakizuenez bezala, abesti hau Ken Zazpi-rena da eta Ilargia du izena. Esan beharra daukat bertan egon nintzen 2 hilabeteak harrigarriak izan zirela eta bertako jendea benetan jatorra iruditu zitzaidala.


Agian, Galeseko haurren interesa ikustea  motibagarri suerta dakieke hemengoei

Bideoa ikusteko: https://www.youtube.com/watch?v=gIwd0vhJ-bE&list=UUIpWZS79AzuXKOsrJcoLncw&index=1&feature=plcp



Hurrengo 10 artikulu zaharragoak