Dokumentuak

Atal honetan Ikastetxeko Hizkuntza Normalkuntzarako lagungarriak gerta daitezkeen txostenak bildu ditugu: jarduera, proiektu, plangintza, ekintza edo estrategien deskribapen, azalpen, laburpen eta azterketak.

Dokumentuak-en gainean klik egiten baduzu, honako sailkapen hau ikusiko duzu:

  1. Ikastetxearen antolakuntza: Zuzendaritza, Lan taldeak, Dokumentazioa, Material pedagogikoa, Liburutegia, Paisaia linguistikoa
  2. Irakasleak: Motibazioa, ezagutza, erabilera eta partaidetza
  3. Ikasleak: Motibazioa, ezagutza, erabilera eta partaidetza
  4. Gurasoak: Motibazioa, ezagutza, erabilera eta partaidetza
  5. Normalkuntza sustatzeko erabakiak: Hezkuntza proiektuan, Curriculum proiektuan, AIA, Ikasturteko planean, Aurrekontua, Bestelakoak, Urteko memorian, Hizkuntza proiektuan
  6. Eskolaz kanpoko ekintzak: Beste ikastetxeekin, Herriko aisi-kirol-kultur elkarteekin, Hezkuntza ez formalarekin
  7. Harremanak: Herriko eragileekin, Instituzioekin, Herriko elkarteekin, Hezkuntza eragileekin: Lakua, Hezkuntza eragileekin: Berritzegunea, Hezkuntza eragileekin: Lurralde Ordezkaritza, Kanpoko zerbitzuekin
  8. Langile ez irakasleak: Motibazioa, ezagutza, erabilera eta partaidetza
  9. Hainbat eremutako dokumentuak: Aipatutako eremuetatik batekin baino gehiagorekin zerikusia duten dokumentuak sailkatuko dira hemen.
  10. Bestelakoak: Beste toki batzuetako esperientziak, aurreko sailkapenean ez diren sartzen dokumentuak

Bakoitzak adierazten du zein gairen ingurukoak diren bertan bilduta dauden txostenak, eta interesatzen zaizun esparruan sakatuaz azalduko zaizkizu dokumentuen izenburuak. Irakurtzeko, nahi duzunaren gainean klik egin besterik ez duzu.

Bistan dituzun dokumentuak ekarri ditugu, baina badugu etengabean hornitzeko asmoa. Horretarako zure ekarpenak oso baliagarriak izango zaizkigu guztioi. Zure ekarpena egiteko, jar zaitez harremanetan zure zonaldeko Berritzeguneko aholkulariarekin.