URRUZUNO

Urruzuno literatur lehiaketa
Ikasleen artean euskararen erabilera bultzatzean euskara horren nolakoa edo kalitatea zaindu behar dugu. Ikaslearen aho-lumei darien euskara inguruak ematen dionaren ispilu izan ohi da -erdal giroko kasuetan ikastetxeak berak eta bertako irakasleek/langileek darabiltenarena, neurri handi batean-. Arlo honi ere gero eta arreta handiagoa jarri beharra azpimarratzen dute hizkuntz adituek, erabilera eta kalitatea elkarren zordun jotzen baitituzte.
Ikasle gazteen euskararen idatzizko kalitateaz gainera euskal literatur sorkuntza sustatzea da lehiaketa honen helburua.
Hirurehundik gora dira dagoeneko Urruzunotar titulua lortu dutenak. Hauen lanak irakurri nahi dituenak urtero argitaratzen den Sagastiberri sailean aurkituko ditu.
Lehiaketa honen epeak ikasturteko bigarren hiruhilekoan ireki eta ixten dira. Epeen berri eta lehiaketaren ingurukoak hartarako propio egindako Deialdian aurki ditzakezue. Idazlanak bakoitzaren datuekin batera Euskara Zerbitzuko NOLEGA atalera bidali behar dituzue.

