EGE

Euskal Girotze Egonaldiak
Euskal Girotze Barnetegietarako dagoen eskaeraren zati handi bati ezin izaten zaio aukera eman bertaratu eta esperientziaren onurak eskuratzeko.
Euskal Girotze Barnetegien helburu berberekin egonaldiak egiteko premia nabaria ikusten da ikastetxeetan eta Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak behar-beharrezko jotzen du egonaldi-irteera horiek sustatzea eta diruz laguntzea. Gauza jakina da, Euskal Girotze Barnetegien esperientzian oinarrituz, antolamenduan, programakuntzan eta giza nahiz material baliabideetan oinarrizko baldintzak betetzen badira, egonaldi horiek emaitza hobeak izaten dituztela. Honen haritik, eta irteerak bere kasa egiten dituzten ikastetxeei begira, Barnetegietako irakasleek bi proiektu erabat berritzaileak garatu dituzte: Txango eta Erdu. Proiektu hauen gaineko informazioa eskuratu nahi duenak jo beza www.barnetegiak.net helbidera.
Deialdi honetan parte hartzeko jarraibidea:
Deialdi hau kurtsoaren hasieran jartzen da martxan. Deialdiak jarritako epean bidali behar duzue eskabidea Euskara Zerbitzuko NOLEGA atalera. Ekimena burutu ondoren eta kurtsoa bukatu aurretik, Galdekizuna eta, ikastetxe publikoak ez zaretenen kasuan, Gastuen Justifikazioa dokumentuak bete behar dituzue.

